Eu

Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeak antolatutako Kirolaren Europar Foroan hartu du parte

2018.eko urtarrilak 30

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok, Kirolaren Euskal Eskolaren arduraduna den Joseba Bujandarekin, Europako Batzordeak urtero Bruselan antolatzen duen kirolaren eremuan lan egiteko saioan parte hartu dute gaur. Gaurko lan-saioa Europako Batzordeko kidea den Tibor Navracsics-ek eta Bidasoako jokalari ohia den Bogdan Wenta eurodiputatuak inauguratu dute; hala, lan-saio hori da Europako kirolaren inguruko politika publikoaren inguruan eztabaidatzeko foroa, kooperaziorako eta lankidetzarako agertoki egokia dena. Bertan, Europako aginte publiko eta pribatuek eta kirol-erakundeek hartzen dute parte.

Duela bi urte inguru, Eusko Jaurlaritzak zenbait ekimen sustatu egin ditu sektoreak eta euskal kirol-erakundeak eta inplikatutako aginte publikoek europar izaeraranzko aukera gehiago izan ditzaten. Europako eskualdeek ematen duten balio erantsia babeste aldera, Euskadi Europako Batzordeak sustatzen dituen ekimen desberdinetan ere parte hartzen ari da.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzaren eta Kirolaren Euskal Eskolaren koordinazioarekin, baita Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren babes eta kooperazioarekin ere, Euskadin zenbait informazio-saio antolatu egin dira kirolaren eremuan Europan dauden abagune eta finantziazioari buruz. Halaber, zenbait jarduera burutu dira Kirolaren Europako Astearen esparruan eta Europako proiektuetara zuzendutako babes-tresna batzuk abiarazi dira, beste ekimen batzuen artean. 

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok hauxe nabarmendu egin du kirolaren euskal agendari dagokionez: “Europako agendarekin bat dator, baina beharrezkoa da eskualdeen rol estrategikoa indartzen eta sustatzen jarraitzea”. “Eztabaida horretan, Euskadik balio erantsia eskaini dezake, Europa mailako proiektu bat sustatuz, ekintzak eta lankidetzak lerrokatuz eskualdeekin, Estatuekin eta ikerketa-zentroekin, Kirolaren Europako Behatokia sortze aldera”, adierazi du.

Kirolaren Europako agendarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak, legegintzaldi honetan, 11 eremu lehenesten ditu, besteak beste: kirol-federazioen sustapena; kirol egokituaren sustapena; sektorearen profesionalizazioa; maila altuko euskal kirolaren sustapena Basque Team-en bidez edo jarduera fisikoaren sustapena egoneko bizitzari aurre egiteko.  

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeak 🇪🇺 antolatutako Kirolaren Europar Foroan hartu du parte ➡︎ https://t.co/Y2L8vYSVY8 http…

  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Europako Batzordeak antolatutako Kirolaren @EU_Commission @EuSport Europar Foroan https://t.co/A3QGaafF2B https://t.co/pw8gG1iXIk

  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus #euskadibasquecountry participa Foro #UE #deporte @EuSport @EU_Commission https://t.co/LK9SiE3xex https://t.co/nzPejwbQsP

Ekitaldiko kargudunak