Eu

Artolazabalek gizarteari eta enpresei “gizarte-lankidetza eta enplegu-aukera gehiago proposatu dizkie buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzat”

2018.eko urtarrilak 31
  • “Enplegua elementu nagusia da buruko gaixotasuna duen pertsona batek, eta, berarekin batera, gure gizarte osoak, bizi-baldintza hobeak izateko”
  • Buruko osasuna: enplegagarritasunaren erronka handia” jardunaldia Hernaniko Orona Ideo paraninfoan
  • “Buruko gaixotasuna duen pertsona bat erabat aktibo eta okupatuta badago, neurrira egindako enpleguarekin, bere egoerak eragin positiboa du berarengan, bere inguruarengan eta gure gizarte osoarengan”

 

Hernani, 2018 01 31

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak "gizartearen eta euskal enpresa-egituraren lankidetza handiagoa eskatu du, kontuan hartuta buruko gaixotasunak dituzten pertsonen kolektiboari enplegu-aukera berria sortzeko gero eta sentsibilizazio handiagoa dagoela, eta positiboa”. Maite Peña foru-diputatuarekin eta Ruth Encinas Agifes-Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteko gerentearekin batera, Artolazabalek Buruko osasuna: enplegagarritasunaren erronka handia” jardunaldian parte hartu du, Hernaniko Orona Ideo paraninfoan.

 

Gaurko jardunaldia Agifesek antolatu du eta, bertan, buruko gaixotasunari, enpleguari eta laneratzeari buruzko zenbait datu eta informazio ematen da; gainera, Asafesen Pila programa eta Gureaken lana azaldu dira, buruko gaixotasunaren diagnostikoa duen pertsona baten benetako laneratze arrakastatsua izan duen adibide gisa.

 

Artolazabalek esan du “enplegua elementu nagusia dela buruko gaixotasuna duen pertsona batek, eta, berarekin batera, gure gizarte osoak, bizi-baldintza hobeak izateko”. Horretarako, erakundeok buruko gaixotasunak dituzten pertsonen kontratazioari bide emateko eta lanpostu horietan jarraitzeko politikak garatuko ditugu. Hala egiten ari gara eta, horretarako, etengabe jardun behar dugu enplegu-programak berrikusten, laguntzarekin eta beste aukera batzuekin”.

 

Enplegagarritasuna lehen mailako helburua da, bereziki buruko gaixotasunak dituztenen artean. Enplegua, neurrira antolatutako lan-dedikazioarekin, elementurik onena da buruko gaixotasun bat duen pertsonak eta, horrekin batera, bere ingurune osoak bizi-baldintza hobeak izateko”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “Euskadin leku nabarmena dugu % 65etik gorako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako enpleguan, baina lanean jarraitu behar dugu, kolektibo osoarentzako arreta osoa eta eraginkorra lortzeko. Buruko gaixotasuna duen pertsona bat erabat aktibo eta okupatuta badago, neurrira egindako enpleguarekin, bere egoerak eragin positiboa du berarengan, bere inguruarengan eta gure gizarte osoarengan”.

 

Presentzia

Horretarako, Artolazabalen hitzen arabera, “ezinbestekoa da beren gaitasunak garatzen dituzten, pertsona gehiagorekin harremanetan jartzen diren eta bertan beren gaitasun eta trebetasunak garatzen dituzten buru-gaixotasunak dituzten pertsonak dauzkaten tailer, enpresa eta lan-zerbitzuen zeregina".

 

“Hiru euskal lurraldeetan, gizarte-instituzio eta -erakundeok buruko gaixotasunak dituzten pertsonen enplegagarritasun-maila handiena lortzen duen egoera ideal hori sustatzen dihardugu lanean. Gipuzkoan adibide bikainak daude, besteak beste, Gureakek eskaintzen dituenak", esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei dagokigu kolektiboarentzako baliabideen eta laguntzaren sare integral horren garapenean inplikatzea, eta hala egiten dugu; izan ere, helburua ez da bakarrik “laguntzea”, baita buruko gaixotasuna duten pertsonen eta beren ingurunearen bizi-kalitatea hobetzeko ekintza bakoitzean “parte hartzea” ere. Bertan, lana denona da: erakundeena, gizartearena eta buruko gaixotasunaren inguruko elkarteen mugimendu guztiarena”.

 

“Halaber, gure enpresa-egituraren lankidetza behar da; gero eta sentsibilizazio gehiago antzematen da,  eta positiboa. Gainera, une ekonomiko honetan, aukera berriak ditu horrelako gaixotasunak dituzten pertsonen kolektiboari ateak are gehiago irekitzeko. Euskadin eta Europan, gure gizarteak buruko gaixotasunak dituzten pertsonen kolektiboaren alde berentzat enplegu eta jarduera berriak eskainiz apustu egiten duten enpresak baloratzen ditu. Bai etengabe hala egiten dutenak, bai egoera jakinetan egiten dutenak”, esan du sailburuak.

 

Hori dela eta, Artolazabalek “euskal enpresak animatu ditu, merkataritza arlokoei zein industria arlokoei, buruko gaixotasuna duten pertsonen kolektiboarentzako lan-aukera berriak arakatu, aztertu eta ezartzera”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Peña, Ruth Encinas