Osakidetzako ospitaleko larrialdiek, 2017, 940.000 pertsona inguru artatu zituzten; horietako %65 patologia oso arinekin edo arinekin.
- Lehen Mailako Arretan, 11.648.197 kontsulta medikoa artatu ziren, aurreko urtearen antzera. Horietatik %22,3 telefono bidezko kontsultak izan ziren.
- Kuantitatiboki jarduera egonkorra da, baina nabarmentzekoa da kualitatiboki bat-bateko, programatutako, premiazko eta etxeko kontsulten arretaz gain, paziente kronikoaren eta pluripatologikoaren jarraipena, paziente aktiboa, haurraren arreta, txertaketa, arrisku kardiobaskularreko prebentzioa (tentsio arteriala, diabetesa, obesitatea eta tabakoaren kontrola) eta horrelakoak, esku-hartze komunitarioa (lana elkarteekin, udalekin eta osasun publikoarekin) eta baita koordinazio sozio-sanitarioko jarduerak ere barne hartzen dituela.
- Osakidetzak, 2017. urtean, 2016an baino 4.305 interbentzio kirurgiko gehiago egin ditu. Guztira 127.096 interbentzio kirurgiko programatu egin zituen; horietatik %60 ingresurik gabekoak izan ziren. Horrek esan nahi du 76.258 ebakuntza kirurgikoen kasuan pazienteak egunean bertan bere etxera itzultzeko aukera izan zuela.
- Itxaron-zerrenda kirurgikoaren kasuan, paziente-kopurua aurreko urtekoaren antzekoa da, 17.281 pazienteen aldean, nolabaiteko batez besteko atzerapen laburragoarekin: 49,6 egunekoa.
- Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako profesionalen arteko kontsulta ez presentzialak, mailen arteko koordinazioaren eredu eta ESIetako integrazioen isla direnak, %15,5 handitu dira 2016. urtearekin alderatuta. Guztira 95.904 kontsulta arteko egin dira; horiek Lehen Mailako Arretako jarduera bultzatzen dute, pazienteari erantzun azkarrago bat ematen diote eta ospitaleetara joan beharra ekiditen dute.
- Telefono bidezko kontsultak Lehen Mailako Arretan eginiko kontsulten %23,3 izan dira, 2,8 milioi kontsulta baino gehiagorekin.
- Ospitaleko Arretan kontsultak %13,4 handitu dira, 2016. urtearekin alderatuta.
- Ospitaleko Larrialdiek milioi bat pertsona inguru artatu zituzten; horietatik 600.000 baino gehiago patologia arina eta oso arinak ziren eta horietako batzuk, gutxienez,Lehen Mailako Arretako Etengabeko Arretako Guneetan artatu ahal ziren.
- Etengabeko Arretako Guneek (EAG) 941.767 pertsona artatu zituzten kontsulta medikoetan eta erizaintzako kontsultetan.
- Bizi-itxaropena handitzea gizartearen konkista bat da eta horrek, osasunaren alorrean, inplikatzen du, urtero, 80 eta 90 urtetik gora dituzten pertsonen ebakuntza-kopurua handitzea; zehazki, 2017an, 85 urte baino gehiago dituzten pertsonei egindako ebakuntzak 11.252 izan dira.
- Etxeko ospitalizazioaren bidez, Osakidetzak 12.224 paziente artatu ditu haien etxeetan. Jarduera hori 445 oheko ospitale batean egindakoaren parekoa da. Aurten, patologia kronikoa duten pazienteen (%23), aringarrietako pazienteen (%23) eta onkologikoen (%7) jarraipen handia nabarmendu behar da.
- Emergentzietan, 409.335 deiekin, esan daiteke ia minuturo dei bati erantzun diotela Osakidetzako Emergentzietan. Helikopteroak batez beste egunero irteera bat baino gehiago egiten du; 2017an 381 irteera egin zituen.
- Osakidetzak lidergoa mantentzen du populazio-programetan eta transplanteetan, herritarren eta profesionalen konpromisoari esker.
- Koloneko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak, 2017an, arrisku handiko 2.228 adenoma eta 237 minbizi inbaditzaile detektatu ditu.
- Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak, 2017an, 617 bularreko minbizi detektatu ditu.
- Haurren hortzak zaintzeko programa (PADI). Euskadik 1988an abiarazi zuen programa hau eta orduan euskal haurren %82k txantxarrak zituzten; egun, datu hori %26koa da.
- Transplanteen Programari dagokionez, nabarmendu behar dugu Euskadiko organo-emateen tasa milioi bat biztanleko 70,3 emailekoa da. Espainiako batez bestekoa baina kopuru handiagoa (milioi bat biztanleko 46,9 emailekoa). eta munduko altuenetarikoa da.
- Arretaren jarraitutasunaren konpromisoaren barruan, osagarri gisa, Osakidetzak arreta ez presentzialaren alde eta teknologia berrien alde egiten jarraitzen du (adibidez, Osarean-ekin).
- Osasun Aholkuaren bitartez, 91.362 kontsulta egin dira paziente kronikoen jarraipena egiteko.
- Etxean pazienteak telemonitorizatzeko programak 10.000 paziente ditu kontrolatuta sei programa ezberdinen bidez.
- Web bidezko zita zerbitzuari dagokionez, 2017an, herritarrek ia BI MILIOI zita eskatu dituzte webaren bitartez.
- Osasun-karpetak, aurten funtzionaltasunak handitu dituenak, bikoiztu ditu sarrerak eta ia 400.000 sarreretara iritsi da.
Maria Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiaren hitzetan, “aurrera egiten jarraitzen dugu integrazioan eta zainketen jarraitutasunean, eta aldaketa demografikoen arabera moldatzen goaz, gero eta pertsona gehiagok eskatzen duelako ebakuntza kirurgikoa eta gero eta adineko gehiago dagoelako eta teknologia berriak sartzen ari gara”.
Maria Jesús Múgicak esan duen bezala, “Osakidetza aurrerantza doa, triunfalismotan erori gabe, jakina, euskal osasun publikoarekin dugun konpromisoagatik egiten dugulako, eta profesionalen euren konpromisoari eta lanari esker. Aldi berean, herritarren konpromisoa ere bilatu behar dugu, bai beren osasuna zaindu dezaten eta ohitura osasuntsuak har ditzaten, bai eta baliabide sanitarioak erabiltzean arduratsuak eta erantzukideak ere izan daitezen”.