Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua EPCRren batzordearekin bildu da San Mamesen

2018-01-29

100 egun baino ez dira geratzen ipar hemisferioko errugbi-taldeen arteko ekitaldirik handienak Bilboko kaleak har ditzan. Parte hartuko duten talde guztiek babesa erakutsi dute maiatzaren 11n eta 12an jokatuko diren Challenge eta Champions Cup finalak arrakasta handia izan dezaten.

 EPCR, atzerako kontaketa hasi dela aitzaki, Bilbora bertaratu da batzar orokorra egin, eta lehen eskutik egiaztatzeko tokiko erakundeen babesa eta konfiantza dituela. Zehazki, Juan María Aburto Bilboko alkateak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak zuzentzen dituzte babesa eskainiko dioten erakunde horiek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)