
Hezkuntza Sailak 2018ko diru-laguntzen plan estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2018-30-01)
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, Sail honen 2018 urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Dokumentu honetan Hezkuntza Sailaren lau Sailburuordetzek eta hamar Zuzendaritzek kudeatzen dituzten diru-laguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.
Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan.
Orotara, 58 diru-laguntza lerro ditu egun Hezkuntza sailak, eta horien kopuru osoa 155.262.436 eurokoa da 2018 urterako. 58 deialdi horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, unibertsitate-bekak, Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, irakasleen prestakuntzarako deialdiak, ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekimendua eskuratzea helburu dutenak edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzera bideratuta dauden diru-laguntzak.
Hezkuntza Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa Sail honen webgunean kontsultatu ahal izango da osorik, bihartik, urtarrilaren 31tik aurrera.