Eu

Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro bideratuko ditu abere arraza garbiak sustatzen dituzten elkarteetara (Gobernu Bilera 2018-01-30)

2018.eko urtarrilak 30
  • Esnetarako eta haragitarako espezieen aukeraketan eta desagertzeko arriskuan dauden arrazen kontserbazioan diharduten elkarteetara
  • Finantzatuko dira abere lehiaketetan parte hartzea, liburu genealogikoak sortzea eta kudeatzea, eta kalitate eta errendimendu probak
  • Nekazaritzako elikagaien balio katea, hau da, kalitateko abeltzaintza, biodibertsitatearen zaintza eta elikadura osasuntsua eta iraunkorra,  babesteko politikaren barruan sartzen dira laguntza hauek 

2018an Euskal Autonomia Erkidegoan abere arraza garbien elkarte eta erakundeei emango zaizkien diru laguntzak arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, bere azken bileran. Guztira 350.000 euro emango dira, abere lehiaketetan parte hartzea, liburu genealogikoak sortzea eta kudeatzea, eta kalitate eta errendimendu probak finantzatzeko.

Laguntza horiek Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak kudeatzen ditu, eta Nekazaritzako elikagaien balio katea, hau da, kalitateko abeltzaintza, biodibertsitatearen zaintza eta elikadura osasuntsua eta iraunkorra, babesteko politikaren barruan sartzen dira, horiek dira-eta Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak (GEPE), legegintzaldi honetan eremu horietako jarduerek jarraituko dituzten ildo nagusiak markatzen dituenak, jasotzen dituen oinarrizko zutabeak.

Hobekuntza programak gauzatuz (kontserbazioa edo hautaketa), arraza hedatuz eta bultzatuz eta errendimenduen kontrola eta balorazio genetikoaren ebaluazioa eginez, arraza garbien liburu genealogikoak kudeatzen dituzten abeltzaintza elkarteentzat dira pasa den urriaren 24an onartutako Dekretuaren baitan iragarritako laguntzak.

Era berean, elkarte horiek lortutako emaitzen zabalkundeaz arduratzen dira eta abereak eta abereen produktuak saltzen laguntzen dute, ekoizpen eraginkorragoa lortzea eta abeltzaintzako ustiategiak errentagarriago egitea ahalbidetuta. Euskal Autonomia Erkidegoko landa guneak eta mendiko nekazaritzakoak garatzen eta bultzatzen ere laguntzen dute. Erakunde onuradunen artean dira, baita ere, arraza autoktonoekin lan egiten duten elkarteak, izan ere, horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude eta tratamendu berezia dute beren kontserbaziorako eta beren aldakortasun genetikoa mantentzeko. 

Onuradunak eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Xedapen honetan aurreikusten diren diru laguntzak eskuratu ahal izango dituzte abere arraza garbien elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten badute eta Abere Arrazen Sustapenerako Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude. Elkarte hauek liburu genealogikoa kudeatzeko onarpena eduki behar dute, eta euskal arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko xedapenak eta abere arrazen sustapenerako erakundeak arautzen dituztenak bete beharko dituzte. Esnetarako eta haragitarako abere arraza nagusiei eragingo die, bai eta desagertzeko arriskuan dauden arraza autoktono ugari gehienei ere.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Abere lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak
  • Liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak
  • Ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko proben gastuak 

Deialdi honetako laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Eskatzaileek bide elektronikotik aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Beranduenez, Agindua ondorioak sortzen hasi eta hurren sei hilabetean emango da eta jakinaraziko da ebazpena.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko otsailak 01

    ¿Cómo se puede rastrear cuánto recibe la asociación Limousin, vinculada como es sabido a Xabier Arruti, director del ramo en la DIputación de Gipuzkoa?

Komunikabideek behera kargatzeko