
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 2018. Urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du, eta webgunean argitaratu du (Gobernu Bilera 2018-01-30)
- Lan-dokumentuan, diru-laguntzen 6 ildo eta 2 sari daude aurreikusita, eta haien zenbateko orokorra ia 12 milioi eurora iritsi da aurten
- Deialdien artean, Euskadiko udalerrietan obrak eta zerbitzuak egikaritzeko laguntzak, Gasteiz erakunde komunen egoitza gisa sustatzeko kanona eta Elkarlan eta Opendata Euskadi sariak azpimarra daitezke
Gobernu Kontseiluak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2018. urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du gaur. Dokumentu hori kudeaketa-tresna programatiko bat da, eta, haren bidez, Sailak bere eskumeneko arloei lotutako jarduerak sustatuko dituzten politika publikoak planifikatuko ditu, diru-laguntzen eraginkortasuna eta efizientzia hobetuko du, eta informazio publikoaren eskuragarritasuna ahalbidetuko du, gardentasunean eta gobernu onari lotutako jardunbideetan oinarrituta.
Dokumentuak Sailaren kudeaketa-arloek diru-laguntzetarako eta sarietarako egingo dituzten deialdi guztiak biltzen ditu. Guztira, diru-laguntzetarako 6 ildo eta 2 sari dira, eta haien 2018. urterako zenbateko orokorra 11.932.000 eurora iritsi da. Nagusiki, honako helburu hauek dituzte:
- Toki-administrazioen azpiegiturak eta zerbitzuak sustatu eta hobetzea
- Euskadiko zuzenbide zibil foral eta berezia aztertzeko eta agente juridikoen artean zabaltzeko zeregina bultzatzea
- Administrazio-kudeaketaren efizientzia hobetzea eta kudeaketa-eredu berriak ezartzea
2018KO DIRU-LAGUNTZAK ETA SARIAK
Toki-administrazioen arloan, diru-laguntzetarako deialdien artean Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen egoitza gisa sustatzeko kanona azpimarratu behar da. Gasteizko udalarekin sinatutako hitzarmenaren barruan, planak 10 milioi euroko diru-laguntza bideratuko du hiriaren sustapena finantzatzeko, eta, aurreikusitakoaren arabera, beste 20 milioi euro bideratuko dira 2019an eta 2020an. Lan-arlo horretan, gainera, udalerrietan obrak eta zerbitzuak egikaritzeko laguntzetarako deialdiak egingo dira, eta 1.900.000 euroko zenbatekoa izango dute.
Halaber, Euskadiko zuzenbide zibil foral eta bereziari buruzko jakintza akademiko eta espezializatuan sakontzeko jardunen finantzaketa hartzen da kontuan (8.000 euro).
Dokumentuak, halaber, Open Data Euskadi webgunea eta haren ahalmena ezagutarazteko eta datu irekien erabilera eta haien ondoriozko zerbitzuen sorkuntza sustatzeko Opendata Euskadi 2018 Sarietarako (6.000 euro) deialdia jasotzen du. Azkenik, antolatutako herritarrek herritarren parte-hartzeari lotutako proiektuen bitartez sortutako balio publikoa agerian uzteko Elkarlan 2018 Sariak (18.000 euro) aipatu behar ditugu.
-
2018-01-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 2018. Urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du ➡ https://t.co/FEDWJWilc8 -
2018-01-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 2018. Urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du ➡ https://t.co/FEDWJWilc8