Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak irailaren 8a hautatu du “Diasporaren Eguna” izateko, Elkanok munduari bira burutzearen urteurrena

2018.eko urtarrilak 30

Eusko Jaurlaritzak bere egiten du Batzordean nabarmenezko gehiagoa lortutako erabakia

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da, gaur arratsaldean, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko buru; Irailaren 8a aukeratu du “Diasporaren Eguna” izateko, izan ere, egun horretan Juan Sebastian Elkano euskaldun unibertsalak munduaren bira bukatu zuen. Nabarmenezko gehiagoa lortutako erabakia izan da eta Eusko Jaurlaritzak bere egiten du. Iazko urte-amaieran Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak, euskal diasporari balioa emateko eta Euskadin eta finkatzen den lekuetan zabaltzeko, abian jarri zuen prozesu parte-hartzailearen ondorio da erabaki hori.

Eusko Jaurlaritzak, guztira, 46 data-proposamen jaso ditu. Horien artean Juan Sebastian Elkano, munduari lehenengoz bira eman zion euskaldun unibertsalaren heriotzaren urteurrena zegoen. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak Elkanoren ekimena bera goraipatzearen alde agertu da, eta ez bere heriotzaren urteurrena gogoratzearen alde. Hori dela eta, Batzordeak irailaren 8a hautatu du “Diasporaren Eguna” bezala.

Eusko Jaurlaritzak bere egiten du Batzordean nabarmenezko gehiagoa lortutako erabakia eta horren bidez, jarduketak diseinatuko ditu egun hori ospatzeko, diasporaren balioa nabarmentzeko eta Euskadin eta munduan zehar zabaltzeko.

Parte-hartze prozesua

Vitoria-Gasteizen 2015ean egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat “Diasporaren Eguna” bilatzea izan zen. Ekintza horren helburua bat zetorren kongresu horretako “Diasporizatu” lemarekin, alegia, diasporaren balioa nabarmentzearekin eta hura euskal gizartean zabaltzearekin.

Konpromiso hori Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren Lau Urterako Planean jaso zen, 2015-2019 aldirako. Iazko urte-amaieran, Zuzendaritza horrek parte-hartze prozesua ireki zuen diaspora osatzen dutenen artean, egunik egokiena bilatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 46 data-proposamen jaso ditu eta, horiek ebaluatu ondoren, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak gaurko saioan, irailaren 8a aukeratu du.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, EUDELeko, Eusko Legebiltzarreko, Euskal Herriko Unibertsitatea - UPV/EHUko, Euskaltzaindiako eta Euskal Etxeetako ordezkariek eratzen dute.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko otsailak 02

    Arantxa:
    Cuando leí la noticia del "Dia de la Diáspora" recordé la propuesta de Xabier y todo lo que hablamos al respecto en el Congreso del 2003.
    Ojalá que alguna de las otras propuestas tengan la misma suerte !!!!
    Martín, Azpiroz

  • @MadrilgoBatzoki
    2018.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    8 de Septiembre - Día de la Diáspora Vasca https://t.co/I85SgRB5u5

  • 2018.eko urtarrilak 31

    "Una de las conclusiones del VI Congreso Mundial de las Colectividades Vascas celebrado en Vitoria-Gasteiz en el año 2015 fue el de buscar un “Día de la Diáspora”.
    Sería bueno que recordaran la "Propuesta de Plan Cuatrienal de Acción Institucional 2003-2007" que pueden encontrar en http://www.euskonews.com/0221zbk/kosmo22102.htmlporque fue mi hermano Xabier quien ya entonces en 2003 propuso (además de la creación de un logotipo que nos identificara) el "Establecimiento anual de un Día de la Diáspora que se celebre simultáneamente en todas las Euskal Etxeak y en Euskadi, durante Julio o Agosto, y que se desarrolle en forma rotativa, en diferentes localidades de Euskadi, sirviendo como punto de encuentro para los miembros de la diáspora que hayan retornado a Euskadi, y aquéllos que se encuentren de visita".TamHubo muchas ideas
    Todos los que participamos del III Congreso Mundial de Colectividades y Centros Vascos apoyamos dicha ponencia que quedó olvidada y ahora se presenta como una novedad.
    Rescatemos que después de casi 15 años se haya retomado el tema y ésta y otras iniciativas sirvan para que la Diáspora se conozca en Euskal Herria.
    Arantxa Zubillaga

Ekitaldiko kargudunak