Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak deituak Euskal enpresariak Brasilen elkartzen dira

2010.eko abenduak 27

Begoña Aldekogaray, SPRI-ko Latinoamerikar alorraren nagusia, eta Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria, Brasilen dauden sektore ezberdineko euskal enpresen bileraren buru izan ziren.

Hilabete honetan Sao Paulon izan den topaketan, 31 pertsona bertaratu ziren 25 euskal enpresen ordezkari bezala, horietako 5 Brasilen aurten ezarri zirelarik.

Bileran bertaratutakoei informazio ezberdina azaldu zitzaien: urtean zehar Spri-ko idazkaritzak enpresei emandako laguntza ekintzak (merkatu azterketa, "partners" bilaketa eta banatzaileak, BEC-ari laguntza, azokara datozten bisitarien antolaketan eta ekintza puntualak behar ezberdinetan).

Enrique Asenjo eta Cristina Salazar, CESCE Taldeko Lehendakari eta Zuzendari Teknikoaren hitzaldiak izan ziren. Honako taldean, % 50 Estatu Espainiarrak , %20 Banco Santanderrek, %20 BBVAk eta azkeneko %10 Alemaniako inbertsoreek osatzen dute. Bere azalpenean "Crisis Financieras - Mecanismos de Protección",  Brasilen gutxi garatutako berme eta ez ordaintze  aseguruei buruz hitz egin zuten.

Topaketa bukatu baino lehen, bertaratutako euskal enpresek,aurkeztu eta Brasileko merkatuan izandako esperientziari buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Brasil inbertsioak egiteko herrialde interesgarria dela argitu zuten, nahiz eta europarrentzat kanbioak eta herrialde gaztea izateak  eragozpenak ekarri. Honen arrazoiak barne merkatuaren tamaina (190 milio biztanle), baliabide naturalen ugaritasuna, erakundeen sendotasuna eta gobernagarritasuna dira. Hauek guztiak,  merkatuaren arauetan argitasuna izatea eta epe luzerako plangintzak egiteko aukera ematen du. Esan beharrekoa da Gobernu berriak aurrekoaren lanaren jarraipena bermatzeak garrantzia  duela.

Azkenik, euskal enpresentzat aukera bezala azpimarratu ziren: energiaren oinarrizko materialen merkatua eta hurrengo nazioarteko kirol ekitaldiak, Munduko Futbol txapelketa eta Joko Olinpikoak. Hauek azpiegitura-lanetan garapen tinkoa eta beste hainbat serbitzuetan apustu sendoa eskatuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria