Berriak Osasuna
Eu

Atzo, urtarrilak 25, jardunaldi bat egin zen Bilbon, INFAC buletinak (Informazio farmakoterapeutikoa) 25 urte bete dituela ospatzeko

2018.eko urtarrilak 26

Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak, buletinaren arduradunek eta arlo horretako profesionalek eta adituek parte hartu zuten jardunaldian, eta azpimarratu zuten zeinen garrantzitsua den osasun-arloko profesionalek industria farmazeutikoarekiko independentea den informazio farmakoterapeutikoa jaso dezaten, medikamentuen erabilera arrazional bat lortu ahal izateko.

INFAC buletina hilero argitaratzen da, eta helburu du medikamentuen erabilera arrazionala sustatzea, herritarrek osasun-egoera hobea izan dezaten. Buletinaren bidez, Euskadiko osasun-arloko profesionalek farmakoterapian dituzten ezagutzak eguneratu nahi dira. Hainbat patologiatarako tratamendu farmakologikoak, farmakoen azterketak eta medikamentuen munduarekin lotutako albiste laburrak biltzen dira bertan.

2017. urtean, 25 urte bete dira lehen Infac buletina argitaratu zenetik. 25 urte hauetan jarraipena izan duenez, erreferentziako buletin bilakatu da bai Estatuan, bai Hispanoamerikako herrialdeetan, non osasun-arloko profesional askok irakurtzen duten buletina.

 

                                                                                                      Bilbo, 2018ko urtarrilaren 26a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak