Eu

Artolazabal Sailburua eta Thyssen komisarioak 200 gazte baino gehiagorekin eztabaidatu dute, enpleguaz eta Europa sozialaz

2018.eko urtarrilak 26
  • “Gaur, sekula ez bezala, Europa sozialean inbertitzeko unea da”
  • “Gizarte Eskubideen Europako Oinarriarekin konpromiso irmoa dugu”
  • Herritarren arteko Elkarrizketa Artolazabal sailburuarekin batera, publiko gaztearen aurrean
  • #EUDialogues

Bilbo, 2018ko urtarrilaren 26a

Marianne Thyssen Enpleguko, Gizarte Gaietako, Konpetentziako eta Lan Mugikortasuneko Europako komisarioak, gaur, herritarren arteko elkarrizketa batean parte hartu du, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, Bilboko Euskalduna Jauregian.

 Herritarren arteko ia 460 elkarrizketa #EUDialogues egin dira, dagoeneko, Europa osotik. Kasu horretan, Cristina Gallach Europar Batasuneko Kontseiluko Aukera Berdintasunen arduraduna eta Novia Salcedo Fundazioko babeslea moderatzaile izan den ekitaldian 200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, eta gazte, sozietate zibil eta gobernuz kanpoko erakunde asko izan dira bertan.

Aztertu diren gai nagusiak Euskadiko gazteen langabezia eta EBk eremu horretan hartu dituen neurriak izan dira, bai eta gizarte-eskubideen oinarriaren zeregina eta Batasunaren etorkizuna ere.

 Gizarte Eskubideen Oinarria:Europako politiken funtsezko elementua.

Enpleguko, Gizarte Gaietako, Konpetentziako eta Lan Mugikortasuneko komisarioak gogorarazi zuen iazko azaroan Gotenburgoko Goi Bilera Soziala izan zela, lehenengoa 20 urtean; bertan, Europako erakundeek Gizarte Eskubideen Oinarria aldarrikatu zuten. “Europa printzipio horien inguruan batzen da”, gogoratu du komisarioak. Gainera esan du “printzipioak ekintza zehatz bilakatu behar direla”.

 Gizarte Eskubideen Europako Oinarriak 20 printzipio eta eskubide jasotzen ditu: bidezko soldatak eskuratzeko eskubidea, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea, ikaskuntza etengabea, bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren kontziliazioa, genero-berdintasuna, gutxieneko diru-sarrerak, besteak beste.

 Komisarioak gogorarazi du “Europako Batzordeak ezin duela berak bakarrik horretan aurrera egin, eta estatu kideen, eskualdeen eta sozietate zibilaren lankidetza behar duela”. “Lan-baldintzek agerikoak, gardenak eta gizarte-babesdunak izan behar dute”, esan du komisarioak.

 Bestalde, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorarazi du “Europar Batasunean irudikatu nahi dugula”, izan ere, “pertsonak ditugu ekintzaren erdigunean”.

 Familia- eta lanbide-bizitzaren kontziliazioa bertaratu diren herritarren intereseko gaietako bat izan da. Thyssen komisarioak gogora ekarri ditu Batzordeak oraintsu aitatasun-bajen denbora luzatzeko edo hura ez eskualdatzeko aurkeztu dituen ekimenak. “Gizonek eta emakumeek erabakiak erabateko aukera-berdintasunean hartzeko aukera izan behar dute”.

 Enplegua eta gazteria:Erasmus eta lan-prestakuntza

Enplegu-arloan, Thyssen komisarioak azaldu du lan askotan gizarte-babesera eta beste enplegu-zerbitzu batzuetara jotzeko aukera ugari ez izateko arriskua dagoela. Hori dela eta, bere nahia eta Batzordearena da lan-mundu berrian langile guztiek izatea gizarte-babeserako aukera, kontratu estandarrak izan, atipikoak izan edo beren kontura lan egin. Mundu digitalera igarotzea izan da eztabaidako beste gai nabarmenetako bat.

 “Lan-kontratuetako malgutasunak gizarte-babesa izan behar du”, esan du Thyssenek. Thyssen komisarioak gogora ekarri du, halaber, zer garrantzitsua den hezkuntza-tituluak homologatzea, Europar Batasunaren barruan lan-mugikortasunari bide emateko. “Asko egin dugu, baina, oraindik, hobetu ditzakegu gure aitorpen-sistemak”, estatu kideekin koordinazioan.

 Artolazabal sailburuak esan du “gazteentzako enplegu-aukerak eskaini nahi direla”. Euskadiko azken behatokiaren arabera, “gazteen % 78k uste zuen bere prestakuntzaren araberako enplegua lor zezakeela”, esan du.

 “Gazteen enplegu-tasak, Euskadin, behera egin du, nabarmen, eta % 15ekoa izan da 2017an”, esan du sailburuak. Hori horrela, “Erasmus Pro funtsezko programa da, prestakuntzarako eta enplegurako”.

 Thyssen komisarioak eta Artolazabal sailburuak hezkuntzak duen funtsezko eginkizuna nabarmendu dute, ezagutzen eremuan ez ezik, balioetan oinarritutako prestakuntza pertsonalean ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marianne Thyssen, Luis Cañadas, Arantza Beristain, Piet Van Nuffel, Cristina Gallarch,