Berriak Osasuna

Bioaraba Ikerketa Sanitarioaren Institutuko ikerlari eta Osasun Sailburuaren arteko topaketa

2018.eko urtarrilak 24

Institutuko hainbat ikerketa eremuko arduradunek, ikerlari hasi berriekin batera, labur azaldu dituzte lortutako helburuak eta etorkizuneko egitasmoak.

Osasun Mentalean Bioaraba nazioarteko erreferentzia da, besteak beste loaren nahasmena, gaixotasun kardiobaskularrak eta dieta mediterraneoa, hala nola, hasi berri diren beste ikerketa eremu aurkezten dituzte.

 

Iazko uztailean Bioaraba Institutu Sanitarioko ikerketaren sorrerarekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak arabar lurraldean duten I+D+i sendotzeko apustua berretsi dute. Hasitako lan lerroetan, gaur Osasun sailburuak, Jon Darpónek, Bioraba ikerketa sanitarioaren eremu bakoitzeko arduradunekin bilera izan du, orain arte izandako lorpenak eta etorkizun batean garatuko diren proiektuen berri lehen eskutik jakiteko asmoz.

Bileran Darpónez gain, María Aguirre, Osasun saileko Berrikuntza eta ikerkuntza sanitarioko zuzendaria, Mª Jesús Múgica, Osakidetzako zuzendari nagusia, Andoni Arcelay, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria, Jesús Larrañaga, Araba ESIko zuzendari-gerentea eta Joaquín Durán, Bioarabako koordinatzaile zientifikoa, izan dira.

Bisita horretan Darpónek adierazi duen moduan: “ikerketa eta berrikuntza ezinbesteko lanabesak dira pertsonen osasunean emaitza hobeak lortzeko, osasun sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta soziala erdiesteko.Horrexegatik, ezinbestekoa zaigu eremu horietan lanean jarraitzea eta ikerketa sustatzea”.

Ikerketa sanitarioaren Bioaraba institutuak, Ikerketaren eta berrikuntzaren bikaintasun elementu garrantzitsua suposatzen du Araban eta Araba ESIko testuinguruan egiten den ikerketa publiko osoa batzen du.

Gaur Osasun sailburuarekin egindako lan saioan aurkeztu dira batetik orain arteko lorpenak zeintzuk izan diren, baita eremu bakoitzeko ikerketa taldeak une honetan lanean ari diren lerroak ere. Azpimarratzekoa da une honetan Bioaraba buru osasunean, loaren nahasmenduan, gaixotasun kardio-baskularrean eta dieta mediterraneoan ere nazioartean erreferente dela, gainera hasi berri diren beste ikerketa eremu ere aurkezten ditu.

Buru osasuneko eta hauskortasunaren eremua: une honetara arteko lorpenetan azpimarratuko genuke deskubritzea batetik Cannabisari uzteak psikosiaren pronostikoa guztiz aldatzen duela, eta bestetik, BDFNaren funtzionamendu okerreko errezeptorea duten pazienteek ez diotela tratamendu antipsikotikoari erantzuten. Egun ikerketa lerroak eremu honetan oinarritzen dira haur eta helduetan buru gaixotasunen aurrean duten arrisku eta babes faktoretan.

Gaixotasun kardiobaskularren eremua: gaixotasun kardiobaskularrei nola aurrea hartu mediterranear dietarekin lantzen ari dira (miokardio infartua, iktus zerebrala, heriotz kardiobaskularra). Euren Predimed azterketa izan da lehendabiziko entsaio klinikoa da mediterraneo dietak gaixotasun kardiobaskularren agertzea prebenitzen duela demostratu duena. Bestalde Predimed Plus azterketak, abian jarraitzen duenak, aztertzen du mediterraneo dieta hipokalorikoaren papera eta ariketa fisikoarena gainkarga eta sindrome metabolikoa duten pazienteengan.

Loaren nahasmenduen eremua: lorpenen artean, “Somnibel” jarreraren gailua patentatu eta garatu dute ahoz gora lo egiteko etzanera saiheste aldera. Horrez gain, 16 proiektu aktibo dituzte loaren ikerketarako hainbat arlotan, eta, horietatik, hauexek nabarmentzen dira: Teletermografía, loaren kopurua, kalitatea eta arnas nahasmenduen diagnostikoa distantziaz neurtutako tenperatura aldaketak oinarri eta loaren arnas nahasmendurako automatizatutako gailuen diagnostikoak garatzen dituena; Loaren balizko laborategia loaren apneak diagnostikatu eta tratatzeko ikuspegi berriarekin estrategia anbulatorioa oinarri duena, alegia, presentziala ez dena eta Lehen Mailako Arretako partaidetza eta telemedikuntzaren erabilera baliatzen dituena. Bestetik, “Vitoria, ciudad saludable en sueño” proiektuak loaren gutxiegitasun arazoari irtenbidea emateko loaren monitorizazio-gailua proposatzen du herritarren lagin adierazgarria baliatuta.

Arnas gaixotasunen eremuak: eremu horren ikerketarako lerrorik sendoena Birikietako Tronboenbolismoa da. Gainera, Birikietako Hipertentsioaren ikerketako lerroa garatzen dihardute OSIRIS zentro anizdunen ikerketan parte hartuz. Izan ere, EPOC eta Arnas Errehabilitazio lerroetan TelEPOC proiektuan jarraitzen dute beste talde batzuekin bateratuta, estatuko eta nazioarteko proiekzioa duten hainbat ikerketa konpartituz.

Osasuna, Medikuntza komunitarioa eta “Big Data” zerbitzu-eremua: eremu honetan, hainbat IKT sortu dira gaixotasun kronikoak behar bezala bideratzeko, besteak beste, “Aktidiet” app-a, obesitatea edo gainpisua dutenen bizitzan ohitura osasungarriak sustatzeko. Halaber, paziente diabetikoei hitzorduak gogorarazteko mezu-sistema eta “Tabakorik Gabe Bizi” app-a ere bai. Aipatutako azkena Osakidetzan ezarriko dute denbora gutxi barru, eta, aldi berean, eraginkortasuna ebaluatuko dute etengabe, erabiltzaile izan diren paziente erretzaileen kopurua kontuan hartuta. Horrezaz gainera, TRUST erreminta ere garatu dute (Training-Relevance-Utility-Supervisión-Transparency) ikerketa alferrik ez galdu, baliabideak egokitu eta ikerketako proiektu berrien aholkularitzan bideragarritasuna neurtzeko.

Gaixotasun arraroen eremua: inpronta gaixotasun lerro berean, diagnostiko kliniko eta molekularrerako nazioarteko gida klinikoak sortu ez ezik, Silver Russel Beckwith-Wiedemann eta Pseudohipoparatiroidismodun pazienteen jarraipena ere egiten dute, ID eta ID-like diagnostiko-kitak garatzeko lehen pausoak ematen dituzten heinean. Hori gutxi balitz, biologia zelularraren terapia genikoaren lerroan, gaixotasun arraroak tratatzeko lankidetza-proiektua ere jarri dute martxan.

Antibioterapia eta Farmazia Garapenaren eremua: antibioterapiaren lerroan, bakteria erresistentziaren iragarpen-moduluetan dihardute mikrobioen kontrako kontsumoa aztertzen, baita gaixotasun infekziosoen prozesu eta emaitzen erabilpenean eta paziente kritikoen tratamendu antibiotikoen arrakasta-aukeraren estimazio-moduluetan nahiz prozesuaren eta emaitzen adierazleetan ere. Terapia genikoaren farmazia garapenaren eremuan, gaixotasun infekziosoak, begietako gaixotasunak eta metabolikoak aztertzen dihardute. Horiek horrela, estatu mailan bi patente lortu dute, eta horietako bat Estatu Batuetan onetsi dute; eta bestea, Europako Patente Bulegoan.

Sistemen Patologiaren eremua: egun 72 azterketa kliniko garatzen diharduten hainbat zerbitzu anitz barne biltzen ditu. Minbizidun pazienteen aurreko ganglio zentinelaren tekniken garapena nabarmendu behar da linfadenektomia zabalak eta lotutako gaixotze-tasa ekiditeko. Modu berean, III. aldiko hainbat entsegu klinikotan parte hartu dute, molekula berriak eta hainbat patologiaren tratamenduak ebaluatzeko.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)