Berriak
Eu

Buenos Airesek espainiar gizataldea ospatzen du

2010.eko abenduak 22

Elvira Cortajarena, Euskadiren Argentina, Brasil, Uruguai eta Paraguaiko Ordezkariak, Buenos Aires Hiriko Gorbernuak, "Buenos Aires celebra" programaren barne antolatutako Constituzio Espainar egunaren ospakizunetan parte hartu zuen. Eguneko ekintzetan Dolores Dominguez Salcedo, Espaniar Enbaxadaren Lan eta Inmigrazio Kontseilaritzaren izenean, eta Katalunia eta Galiziako Ordezkaritzak izan ziren.

Argentinako Espainiar Gizarteen Federazioak lagunduta, ekitaldiak desfile, dantza talde eta musika izan zituen. Baita janari tipikoa ere Avenida de Mayoren zehar, Buenos Aireseko "gran vían". Bukaeran su artifizial ikusgarriak gozatu ahal izan ziren.

"Buenos Aires celebra" programak hilabetero hiriburu argentinarran diren gizataldeetako bati garrantzia ematen dio. Gobernu porteñoaren Kultura Idazkaritzak antolatuta, programak asteburuetan Avenida de Mayoren zehar omentzen diren gizataldeen desfile eta kultura erakusketak eskeintzen ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria