Eu

123 euskal ekoizleek parte hartuko dute Gustoko azokan asteburu honetan

2018.eko martxoak 01

Azokan erakutsiko diren nekazaritza elikagaien produktuak Euskadiko Kalitate Ziurtagiri ofizialeko markekin babestuta daude.

Azokak sakon hartu du aurten NIREA filosofia eta Programa Bultzatzen duten Eragileak elkartuko dira lortu dituzten aurrerapenen berri emateko.

Jarduera-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren profesionalek: B2B elkarrizketak eta bilerak, dastaketa-gunea eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak gidatutako show cooking-a, besteak beste. 

Gaur goizean Gustoko azokaren bigarren edizioa aurkeztu da. Elikadura eta gastronomia produktuaren azoka bihartik igandera arte irekita egongo da Bilbao Exhibition Centerren.

Aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, BECeko zuzendari orokorra, Xabier Basañez, azokaren zuzendaria, Sergio Alart eta Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udalako eta Bilboko Merkatari-Elkartearen ordezkarien parte hartu dute.

Euskadik presentzia nabarmena izango du azokan. Guztira 123 bertako ekoizleek Kalitate Ziurtagiri ofizialeko markekin babestuta dauden produktuak aurkeztu eta erakutsiko dituzte.

Euskadiko kalitatezko edariak stand batetan elkartuko dira, Arabako Errioxako 10 upeltegi, Getariako Txakolinako 8 upeltegi, Bizkaiko Txakolinako 4 upeltegi, Arabako Txakolinako 2 upeltegi eta Euskal Sagardoko 8 sagardotegi. Stand honetan ere Mikel Garaizabal enologoak komentatutako katak egingo ditu, azokaren 3 egunetan.

Oroz sailburuordeak azpimarratu izan nahi du Gustoko bezalako azokek sektorearen garrantzia azpimarretzen dute eta kontsumitzaileak sentsibilizatzen dute bertako eta kalitatezko produktuak beren erosketetan eta eguneroko elikaduran aukeratzeko.

NIREA topaketa

Gustoko sakon hartu du aurten NIREA filosofia. Azokaren antolaketa berritzaileak kalexkaz josiriko herri bilakatuko du lehen sektoreak gure gizartera ematen dion aberastasuna erakutsi nahian. Ekintza desberdinen bidez azokako bisitarien eta produktu bikainak eskainiz gain, landa eremua bizirik mantentzen duten pertsonen arteko topalekua sortuko da.

Gainera, azokaren lehen egunean NIREA topaketa bat ospatuko da programa bultzatzen duten Eragileekin eta programaren helburuak lortzen lagundu ahal duten enpresa eta erakundeekin. Jardunaldian Nirean lortutako aurrerapenen berri emango dira eta aliantza berriak eratzeko gunea izango da.

Gustoko, profesionalentzako azoka ere

Gustokon, ekoizleek, enpresa txikiek eta itsasoko zein mendiko elikagaiekin lotura duten erakundeek hartuko dute parte, eta azken kontsumitzailea du hartzaile, baita publiko profesionala, ostalaritzakoa, banatzaileak, denda txiki espezializatuak eta azalera handiko dendak ere, Bilbo Handitik, EAErik eta inguruetatik eta gainerako autonomia-erkidegoetatik etorriak.

Ildo horretan, aurreko edizioarekiko berritasun gisa, azokak publiko profesionalarentzat baino ez ditu irekiko ateak martxoaren 2an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Gustokok iraungo duen hiru egunetan, jarduera-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren profesionalek: B2B elkarrizketak eta bilerak, dastaketa-gunea eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak gidatutako show cooking-a, besteak beste.

Aipatu profil profesionalez gain, bisitari guztiek gozatu ahal izango dute topaketa ezberdin batez: 0 km-aren aldeko benetako kultur proiektua, produktuak eta ekoizleak lurralde batekin eta gizarte batekin lotu nahi dituena.

Horretarako, aurkeztuko diren produktuak erosteaz eta dastatzeaz gain, Gustokora etortzen diren bisitariek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, eta horiexetan partekatu ahal izango dute elikadura- eta gastronomia-sektoreko ildo honekiko grina.

Azokak hainbat laguntzaile ditu: Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Landa Garapeneko Elkarteak, Mendineta eta Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskola.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @infocities1
    2018.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    La feria del producto alimentario y gastronómico, Gustoko, acercará la riqueza de mundo rural y litoral a la ciu... https://t.co/4fW7NoFE4K

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)