Berriak Lehendakaritza

Andetxako elizako Bizitzarako pinturak muralaren inaugurazioan izan da Lehendakaria

2018-01-27

Iñigo Urkullu Lehendakaria Bizitzarako pinturak proiektuaren inaugurazioan izan da gaur Forondan, Andetxako elizan. Xabier Egañak egindako mural bat da, eliza zaharberritzeko burututako lanetan sartzen dena.

Instituzioetako ordezkari ugari izan dira ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elósegui; Gasteizko Udaleko alkateorde Itziar Gonzalo; Fundación Vital Fundazioko lehendakari Jon Urresti, eta baita hainbat foru diputatu eta zinegotzi ere.

Muralaren inaugurazioan, Andetxako San Migel elizako parroko Pablo Corresazek izan ezik, Juan Ignacio Lasagabaster arkitektoak eta herriko bizilagun eta proiektuaren sustatzaile Diego Bermejok ere parte hartu dute. Azken bi horiek hartu dute hitza. Gainera, emanaldi bana eman dute Helene García sopranoak eta Joseba Aparicio tronpeta-joleak, eta Andetxako Administrazio Batzordeko lehendakari José Luis Alonso eta herriko bizilagun Aintzane Ruiz de Azúa izan dira ekitaldia gidatu dutenak.

Iruzkin bat
  • @Eneko755
    2018-01-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Andetxako elizako Bizitzarako pinturak muralaren inaugurazioan izan da @iurkullu Lehendakaria ➡ https://t.co/Rlza3XmsPS https:…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)