Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa dela eta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailaren jakinarazpena

2010.eko abenduak 22

 

Aldundiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenten etendurak direla-eta plazaratu dituzten informazio eta zalantzen aurrean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordeak, Javier Ruizek, ondokoa adierazi nahi du: 

 

  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak berresten du legea bete beharrekoa dela; hau da, baldintza hori bete behar duten Diru-sarrerak Bermatzeko laguntzen hartzaileek enplegu-eskaera aktiboa izan behar dutela enplegu-zerbitzu publikoetan. Betebehar hori legeak markatzen du, eta foru-aldundiekin partekatzen dugun helburua da.

 

  • Enplegu-zerbitzu batean inskribatuta ez egotea prestazioa eteteko kausa da, 2008. urtean onartutako Diru-sarrerak Bermatzeko Legeko 26. artikuluan xedatzen den moduan; izan ere, ondokoa jasotzen baitu prestazioa eteteko arrazoien artean: "Titularrak edo bizikidetza-unitateko kideren batek prestazioa lortzean hartutako obligazioaren bat bete ezean. Hain zuzen ere, horrelakoren bat gertatuz gero: enplegurako prest ez egotea, enplegu-eskatzaile gisa etengabe izena emanda ez egotea edota enplegu egoki bati uko egitea"

 

  • Hori dela-eta, indarreko legearen arabera jokatzeko eskatu zien Sailak foru-aldundiei, eta lege horren 26.2 artikuluak honela dio: "Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea etetearekin batera utzi egingo zaio prestazioa ordaintzeari, etetearen egunaren hurrengo hilaren batetik aurrera".

 

  • Sailak ahalik eta lankidetza mailarik handiena eduki nahi du beste erakundeekin, eta bereziki foru-aldundiekin. Horregatik, horretarako egiten ari diren bilera teknikoekin jarraituko du. Hurrengoa datorren astean izango da.

 

  • Sailak oso-osorik eusten die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko Legearekin hartutako konpromisoei.

 

  • Sailak ez du polemikan jarraitzeko asmorik; aitzitik, diru-sarrerak bermatzeko sistema zaindu eta babestu nahi du. Horregatik, erakundeen arteko lankidetzarik handienarekin konprometitzen da, eta horixe bera eskatzen du.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan