Eu

Euskotren-en eskaerak %13 baino gehiago egin du gora 2017an

2018.eko urtarrilak 26
  • Eskeini diren maiztasun handiagori esker %5,66ko hazkundea izan dute Gipuzkoako trenbide lineek eta 2016an baino %19,5 gehiagoko eskaria izan duen Txorierrikoak.
  • 8,1 milioi erabiltzailerekin, Gasteizko tranbiak berriro gainditu du bere marka historikoa
  • Metroaren 3. lineak ere bultzada handia eman dio eskariari Bizkaian

2017 urtean erregistratutako bidaien zenbaketa itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren pertsonen garraio zerbitzuek izan duten eskariak erakusten duen hazkundea baieztatzen da, iazko urtearekin alderatuz %13,33ko igoerarekin.

Euskotreneko zerbitzuen erabilerak bere unitate operatibo guztietan egin du gora: %25,08 trenean eta metroan, %2,93 tranbian eta %0,89 autobusetan.

Trenari eta metroari dagokienez, Bizkaiko zerbitzuek %67,89 egin dute gora, 3. Linea berriak izan dituen 3,2 milioi erabiltzaile baino gehiagori esker eta Txorierriko linearen eskariak, 1,2 milioi pertsona baino gehiagorekin, izan duen %19,5eko igoera dela eta.

Gipuzkoako tren zerbitzuei dagokienez, %5,66ko igoera izan dute, 11.266.950 erabiltzailerekin, bereziki TOPOaren (Lasarte Oria – Hendaia) eta Kostaldeko linearen (Zumaia – Donostia/Amara) portaera onari esker.

Euskotrenek, Bizkaian eta Gipuzkoan tren zerbitzuaren maiztasuna handitzeko egin duen esfortzu garrantzitsuari eta Metroaren 3. Linearen zerbitzu berriari esker, konpainiaren tren eskariak %25,08 egin du gora.

Tranbia zerbitzuetan azpimarratzekoa da Gasteizko tranbiaren bilakaera, 414.000 bidaiari baino gehieneko igoera erregistratu baitu joan-etorrien kopuruan, 2016an izandako marka historikoa gaindituz (7.723.445 erabiltzaile). 2017 urtean zehar, Gasteizko tranbiak 8.137.654 erabiltzaile izan ditu.

Autobus zerbitzuei dagokienez, 2017an Gipuzkoako lineek %1,25eko igoera izan dute, eta Bizkaikoek %0,48koa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak