Eu

Beatriz Artolazabal, Marianne Thyssenekin batera, Europako Batzordeak Bilbon antolatu duen “Herritarren arteko Elkarrizketa”n: “Euskadi Bruselak markatzen duen garapen-ildo aurreratuan dago

2018.eko urtarrilak 26
  • Marianne Thyssen Enpleguko eta Gizarte Gaietako Europako komisarioak bisita egin du Euskadira
  • Bi erakunde-ordezkariak euskal gazteekin hizketan, Euskalduna jauregian

 

Bilbo 18 01 26

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Euskadi Bruselak markatzen duen garapen-ildo aurreratuan dago; gainera, egiten jakitea eta gizarte garatua lortzeko borondate argia ere baditugu bereizgarri; helburu argia eta berehalakoa da gazteen langabezia murriztea eta lehen enplegura jotzeko aukera, ahalik eta kalitaterik onenarekin”.

Artolazabalek, gaur goizean, Marianne Thyssen Enpleguko eta Gizarte Gaietako Europako komisarioarekin batera parte hartu du “Herritarren arteko Elkarrizketa” batean edo gazteekin eginiko topaketa batean; Euskalduna Jauregian izan da, eta Europako Batzordeak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Novia de Salcedo Fundazioaren laguntzaz. Komisarioarekin batera, honako hauek ere izan dira: Aránzazu Beristain Europako Batzordeko zuzendaria Madrilen, Espainiaren ordezkaritzan; Piet Van Nuffel bere kabineteko kidea eta Cristina Gallarch Batzordeko ordezkaritzaren kidea.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “arreta berezia eskatu du, gure gazteei lan-merkatura jotzeko aukera ematean, eta beren laneratzeari bide emateko eta beren garapen pertsonalari eta profesionalari bide emango dieten egonkortasunerako aukerak sustatzeko eskatu du”.

“Gazteen lan-eremuan aurrerapen positiboa izateaz gainera, desgaitasunen bat duten pertsonen langabezia-tasa Estatuko baxuena da, % 16koa hemen eta % 31koa Espainian. Europan buruan gaude % 65etik gorako adimen-desgaitasuna duten pertsonen enpleguan”, azaldu dio Artolazabalek Thyssen komisarioari.

Artolazabalen hitzen arabera, “enpresa eta erakundeok hezkuntzaren, enpleguaren, etxebizitzaren, gizarte-kohesioaren, osasunaren, gizarte-ekintzaren, kulturaren, aisiaren, kontsumoaren eta mugikortasun jasangarriaren arloetan garatzen ditugun politikak eta ekintzak “Europako Gizarte Oinarria”ren zati dira; Euskadik hasieratik parte hartzen du “Europako Gizarte Oinarria”n, Europa berria eraikitzeko  .

Topaketan landu diren gai nagusiak gazteen enplegu-politikak EBn eta Gizarte Oinarria eta Europaren etorkizuna izan dira.   “Gazteen kolektiboa bereziki irekia da gizarte-aldaketa eta -eraldaketetarako. Halaber, edozein gizarte-aurrerapen eta -eraldaketaren oinarri da”, esan du Artolazabalek.

Sailburuaren hitzen arabera, “gure helburua da gazteentzako lan-aukerak sortzea: aukerak Euskadin. Jean-Claude Juncker presidenteak etengabe planteatzen du Europa egungoagoa eta gazteak oinarri hartuta sozialagoa den Europa birdefinitzea. Gu erabat ados gaude".

 

Interes komuna

“Gazteen langabeziaren aurkako borroka lehen mailako beste lehentasun bat da Europar Batasunerako. Enplegua eta gizarte-politikak sustatzea interes komunekoa da, estatu eta herrialde guztien interesekoa, gurea ere bai”, esan du Beatriz Artolazabalek.

2013tik, EBn 1,6 milioi langabe gutxiago dago, eta ikasten eta lan egiten ez duten gazteen kopuruak behera egin du, 900.000 pertsona gutxiago dira.

Artolazabalek esan du “Euskadi Bruselak markatzen duen ildo aurreratuan dagoela, eta, gainera, egiten jakitea eta gizarte garatua lortzeko borondate argia ere baditugula bereizgarri, gizarte aurreratua eta solidarioa lortzeko. Helburu argia eta berehalakoa da gazteen langabezia murriztea eta lehen enplegu duinera eta bidezkora jotzeko aukera, ahalik eta kalitaterik onenarekin”.

“Gazteen lan-eremuan aurrerapen positiboa izateaz gainera, desgaitasunen bat duten pertsonen langabezia-tasa Estatuko baxuena da, % 16koa hemen eta % 31koa Espainian. Europan buruan gaude % 65etik gorako adimen-desgaitasuna duten pertsonen enpleguan”, esan du Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzaren gizarte-apustuari dagokionez.

Artolazabalek azaldu ditu “enplegurako baldintza egokiak  eta gazteek lanera jotzeko eta bertan irauteko eta gazteentzako lan-ibilbideak eraikitzeko trebetasunak garatzeko bide ematen duten programak. Hori oso garrantzitsua da eta erakundeek, enpresa-munduak eta gizarte-erakundeek elkarrekin egin behar dute apustu, argi izanik enplegu gehiago eta hobea behar dugula”.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du “eskualdeek eta herrialdeek, gurea bezalako estatu azpiko gobernuekin, Batasuna eratzen duten erkidegoen gizarte-baldintzen gainean ikusten duten ezagutza zuzena eta zehatza, eta horregatik dugu politika zuzenak eta eraginkorrak egiteko gaitasuna”.

“Eusko Jaurlaritzak proposatzen du Gizarte Eskubideen Europako Oinarriak estatu azpiko, eskualdeetako eta tokiko administrazioak Oinarria eratzen duten gizarte-arloetan orain eta etorkizunean eskaintzen den prebentzioko, sustapeneko eta arretako funtzio aktiboan sartzeko”, esan du Artolazabalek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marianne Thyssen, Luis Cañadas, Arantza Beristain, Piet Van Nuffel, Cristina Gallarch,