Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bizkaiko 92 establezimendu turistikok Irisgarritasun Zigilua lortu dute

2010.eko abenduak 22

400en bat establezimendu turistikok jada badute ikur hori Euskadin

Helmuga irisgarriak indartzeko programa pilotu bat aurkeztu dute Bilbon

Guztira 92 establezimendu turistiko bizkaitarrek irisgarritasunaren alde egindako esfortzua saritua izan da. Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muela andrea, eta Bilboko  Turismoa, Jaiak eta Hiritar Harremanetarako zinegotzi Isabel Sánchez Robles andreak Irisgarritasun Zigilua eman diete Bilboko Ensanche eraikinean izan den ekitaldian.

Euskadiko 400en bat establezimendu turistikok lortu dute jada zigilua. Hori guztia Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak garatutako Irisgarritasun Programaren emaitza da, establezimendu turistikoek beren zerbitzuak jende guztiari bideratzeko prestatzen dituen programarena, dibertsitate funtzionaleko bost mota kontuan hartuta betiere: fisikoa, bisuala, auditiboa, intelektuala eta organikoa (arnas zailtasunak dituzten edo dieta bereziak behar dituzten pertsonak).

Irisgarritasun Turistikoaren Euskal Programaren helburua Euskadiko zerbitzu turistikoari kalitatea gehitzea da, eredu aurreratu baten bidez, pertsona guztientzako konfort handiko kontzeptu batean oinarritutakoa. Horrela, programak laguntza eskaintzen die establezimendu turistikoei hazkunde-fasean dagoen publikoa erakartzeko euren irisgarritasuna hobe dezaten. 

Irisgarritasun-eredua sortu eta gero, ekimena sektore osora zabaldu zen. Horiek aldez aurreko prestakuntza jasotzen dute, Euskaliten bidez, eta beren egoeraren diagnostikoa egiten zaie irisgarritasunaren arloan. Programan parte hartu duten establezimenduek identifikatutako hobekuntzen finantzaketa baliatu ahal izan dute.

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko politika orokorraren zati da ekimen hori, baita urtarokotasuna apurtzeko eta jarduera turistikoa dibertsifikatzeko politikarena ere. Irisgarritasun-premiak dituzten egoiliar zein turistei eta horien senitarteko eta adiskideei Euskadiko establezimendu turistikoetan kalitatezko zerbitzu turistiko seguru eta erosoa emateko premiatik sortu zen ekimena.

Onetsitako establezimenduen artean turismo-bulegoak, turismo-alojamenduak, interpretazio-zentroak, taberna-kafetegiak eta jatetxeak daude.

Datuak argiak dira: gaur egun 65 urtetik gorako tasa % 16,6 da Espainian eta espero da % 20raino haztea 2020. urterako eta % 36raino 2050. urterako, eta desgaitasunen bat duten pertsonen tasa % 9 da Espainian, tasa hori Europa osorako % 15,7ra iristen dela. Europan bakarrik, irisgarritasun-eskariak 127 milioi pertsona biltzen ditu. Horiei hainbat arrazoi direla-eta aldi baterako irisgarritasun-premiak dituzten pertsonak gehitzen zaizkie.

Merkaturatzeko proba pilotua

Euskadin 'Turismoa guztiontzako' ekimenaren hurrengo urrats gisa, bost helmuga turistiko (hiru hiriburuak, Zarautz eta Arabako Errioxa) hautatu dira eta Eroski Bidaiak agentziarekin batera pakete turistiko bereziak definitzen ari dira aniztasun funtzional mota desberdinentzat, eta pakete horiek hurrengo urtetik aurrera merkaturatzen hastekotan dira.

Bizkaian Irisgarritasun Zigilua lortu duten establezimenduak honako hauek dira:

ESTABLEZIMENDUAK

ESKUALDEA

Zubieta Hotela

Lea-Artibai

Leokadi taberna

Lea-Artibai

Zelaigane

Lea-Artibai

Lekeitioko Itsasargia (Santa Katalina faroa)

Lea-Artibai

Villaitsaso

Lea-Artibai

Ondarroako Turismo Bulegoa

Lea-Artibai

Leagi kanpina

Lea-Artibai

Lekeitioko Turismo Bulegoa

Lea-Artibai

Akuiola

Lea-Artibai

Tate Markina taberna

Lea-Artibai

Satzu Landaetxea

Lea-Artibai

Metrokua Hotela

Lea-Artibai

Ibaigane jatetxea

Lea-Artibai

Oxangoiti

Lea-Artibai

Merrutxu Nekazalturismoa

Busturialdea

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa

Busturialdea

Angiz Landa Hotela

Busturialdea

Atxurra Hotela - Landa Apartamentua 

Busturialdea

Lur Deia Nekazalturismoa

Busturialdea

Aita Guria Baleontzia

Busturialdea

Poli Jatetxea

Busturialdea

Mundaka Hotela

Busturialdea

Ozollo landetxea

Busturialdea

Mundaka apartamentuak

Busturialdea

Pensión Aldatzeta Ostatua

Busturialdea

Torre Ercilla ostatu-etxea

Busturialdea

Castillo de Arteaga Hotela

Busturialdea

Urune Hotela

Busturialdea

Artzube erretegia

Busturialdea

Pensión Akelarre Ostatua

Busturialdea

Almiketxu jatetxea

Busturialdea

Restaurante Cannon Erretegia

Busturialdea

Boliña Hotela

Busturialdea

Baserri Maitea jatetxea

Busturialdea

Katxi hotela

Busturialdea

Atalaya Hotela

Busturialdea

Bermeo Kafe Antzokia

Busturialdea

Kasa Barri Nekazalturismoa

Busturialdea

Bermeoko Turismo Bulegoa

Busturialdea

Arboliz nekazaritza-turismoko establezimendua

Busturialdea

Iturbe nekazaritza-turismoko establezimendua

Busturialdea

Larrago landa-apartamentuak

Busturialdea

Basondo

Busturialdea

Meliá Bilbao Hotela

Bilbo

Café Iruña jatetxea

Bilbo

Café La Granja jatetxea

Bilbo

La Escuela jatetxea (Artxandako Ostalaritzako Goi Eskola)

Bilbo

Jardines de Albia Hotela

Bilbo

Bilboko turismo-bulegoa

Bilbo

Arriagako turismo-bulegoa

Bilbo

Guggenheimeko turismo-bulegoa

Bilbo

Aizian

Bilbo

Euskeraren Interpretazio Zentroa (Euskararen Etxea)

Bilbo

 Indautxu Hotela

Bilbo

Untzigain jatetxea

Bilbo

Bakioko turismo-bulegoa

Uribe

Gaubeka Landaetxea

Uribe

Txarbadi nekazaritza-turismoko establezimendua

Uribe

Errota-barri nekazaritza-turismoko establezimendua

Uribe

Gorlizko Turismo Bulegoa

Uribe

Getxoko turismo-bulegoa

Uribe

Sopelanako Turismo Bulegoa

Uribe

Loiu Hotela

Uribe

Azurmendi jatetxea

Uribe

Arriortua landetxea

Uribe

Larrakoetxea landetxea

Uribe

Begoña jatetxea

Uribe

Modus Vivendi Hotela

Uribe

Uribe ostatu-etxea

Uribe

Telleri nekazaritza-turismoko establezimendua

Uribe

Hondartzape jatetxea

Uribe

Okela jatetxea

Uribe

Basarte

Uribe

Jubilatuen Etxea jatetxea

Uribe

Madarian nekazaritza-turismoko establezimendua

Uribe

Maisu jatetxea

Santurtzi

Sotavento jatetxea

Santurtzi

Batzoki jatetxea

Santurtzi

Santurtziko turismo-bulegoa

Santurtzi

Lezamakoetxe nekazaritza-turismoko establezimendua

Enkarterri

Enkarterri Turismo Bulegoa - Balmaseda

Enkarterri

Pikatzaenea nekazaritza-turismoko establezimendua

Enkarterri

Pintxo i Blanco taberna

Enkarterri

Boinas La Encartada taberna

Enkarterri

Ibarra Hotela

Enkarterri

San Roke Hotela

Enkarterri

Vicente Pallotti ostatu-etxea (El Molinar termak)

Enkarterri

Aretxaga jatetxea

Enkarterri

Gailurretan nekazaritza-turismoko establezimendua

Enkarterri

Etxegana Hotela

Gorbeialdea

Dimako turismo-bulegoa

Gorbeialdea

Imitte Etxebarria nekazaritza-turismoko establezimendua

Durangaldea

 

Bilbo, 2010eko abenduaren 22a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela (Turismoko Zuzendaria)