Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Exekutiboa Gaztela-Mantxako Gobernuko ordezkariekin bildu da

2018.eko urtarrilak 24

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren zuzendari nagusi Jonan Fernández Gaztela-Mantxako Gobernuko ordezkariekin bildu da gaur. Elkarraldian, jakin-mina erakutsi dute erlijioa aitzakiatzat hartutako nazioarteko terrorismoaren aurkako Jardute Plana dela-eta, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi aurkeztua. Plan hori lan-tresna bat da halako indarkeriaren aurrean kohesioan eta pluraltasunarekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzeko eta segurtasun-baldintzak sortzeko.

Bilera Lehendakaritzan izan da, eta aurretik Gobernu Irekiko zuzendari Luis Petrikorenarekin elkartu da ordezkaritza. 

Delegaritzan José Luis García Gascón Herritarren Parte-Hartzearen zuzendari nagusiak eta Ilham Atrass Erakundeekiko Harremanetarako eta Europako Gaietarako Kabinete aholkulariak hartu dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak