Eu

Herriko Merkataritza Suspertzeko Plana aurkeztu dute Merkataritzako Zuzendari Juan Aandradesek eta Zumarragako alkate Mikel Serranok

2018.eko urtarrilak 24

Gipuzkoako herri horretako Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia (MSPB) aurkeztu dute Turismo, Merkataritzako zuzendaria Juan Andradesek eta Zumarragako alkate Mikel Serranok. MSPBak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko udalerri guztien eskueran jarritako tresna bat da, Hirigune laguntza-programaren bitartez.


2017ko ekitaldian, Gobernuko Hirigune programak merkataritza indartzeko berrogeita hamazazpi ekintzari eman dizkie baliabideak euskal udalei eta, guztira, hamahiru milioi euroko inbertsio induzitua sorrarazi du euskal merkataritza-ehunean.


MSPBak merkataritzaren sektoreari zuzendutako modernizazio eta lehiakortasunerako tresna bat dira. Zumarragako Planean batera aritu dira lanean Bi – Tartean merkatarien elkartea eta Zumarragako Udala, Ekonomiaren Sustapenerako, Tokiko Garapenerako eta Berrikuntzarako bere Zerbitzuaren bitartez, eta ekintza-lerroak planteatzen ditu saltoki txikiek duten garrantzia nabarmentzeko, merkataritzaren sektorea aurre egiten ari zaien erronkei heltzea ahalbidetzen duten estrategien bitartez: hirigunearen kalitatea, saltokien lehiakortasuna eta haien integrazioa teknologia berrien munduan, bai eta bezeroentzako zerbitzuen kalitatea eta hurbiltasuna ere.


Hirigune programaren bitartez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila lankidetzan aritu da Merkataritza Suspertzeko Planean, bai eta beste ekintza zehatz batzuetan ere, besteren artean: Euskadi plazako arkupeak ixteko proiektua, nekazaritzako azoka hartuko dutenak eta Urretxu - Zumarraga Stock, Urretxu – Zumarragako aukera azoka, Merkealdiak Kalera, edo Azaro Morea bezalako jardueretan.


Andrades zuzendariak abagunea izan du bertan Zumarragako saltokiei egin duten ekarpena eskertzeko. “Udalerriko segurtasuna eta garbitasuna bezalako alderdiak, tokiko ekonomiari egindako ekarpena edo kontsumo arduratsuago baten sustapena tokiko merkataritza aktibo eta konprometitu bati esker lortzen da”. Bestalde, merkataritzaren eta turismoaren artean sortzen diren sinergiak nabarmendu ditu zuzendariak, eta Eden saria aipatu du, Europako esparruan garrantzi handienetakoa duena. Sari hori Ignaziotar Lurraldeari eman zaio, Zumarraga eta bertako eskualdea hartzen dituenari.


Amaitzeko, Zumarragako Udalaren eta bertako arduradunen lana eskertu du zuzendariak eta merkataritza-ehuna eguneratzen eta enpleguaren galerari aurka egiten lagunduko duten estrategietan jarraitzera animatu ditu, bai eta merkataritza-zerbitzua hobetzera, eta horrekin batera, Zumarraga – Urretxu eta Urola Garaia inguruneko herritarren bizi-kalitatea hobetzera ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Serrano