Berriak Lehendakaritza
Eu

Giro sozialak hobera egin du, terrorismoaren eta arazo politikoen hautemateak behea jo du eta gobernuaren kudeaketa lanek balorazio ona jaso dute

2010.eko abenduak 22

Egoera sozialaren hautematea positiboa izan da, egoera politikoarenak hobera egin du, ekonomikoarenak zegoenean jarraitzen du eta Espainiako egoeraren hautematearekiko aldeak adierazgarriak dira

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen 2010. urteko programazioaren baitan, 44. Soziometro honek (urteko hirugarrena) urte honetako Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren inguruko iritzia biltzeko helburua izan du.  Halaber, “kontzertu ekonomikoaren” inguruko ezagutza eta iritzia biltzea ere izan da soziometro honen xede.

Egoera sozialarekiko hautematea oso ona edo ona da herritarren %53arentzat. Egoera ekonomikoa, berriz, herritarren ia herenek positiboki baloratzen dute, eta %67k negatiboki. Azkenik, egoera politikoa txartzat edo oso txartzat jo dute elkarrizketatuen %61k (duela urte bete baino bost puntu gutxiago), ontzat edo oso ontzat jo duten %26aren parean.

"Arazo nagusienek” atzera egin dute: “lan merkatuarekin” zerikusia dutenak (sei puntu), terrorismoak (12 puntu) eta “egoera politikoak” (8 puntu).

Arazo nagusienen artean lehen postuan jarraitzen dute lan merkatuarekin zerikusia dutenak (%70), arazo ekonomikoak (%27) eta etxebizitzak (%21). Terrorismoa laugarren lekuan agertzen da (%19), 2004. urtetik jaso duen portzentajerik txikiena, eta maiatzeko SOZIOMETROAN baino 12 puntu txikiagoa. Bosgarren lekuan “Euskadiko egoera politikoa” aipatu da (%17), aurrekoan baino 8 puntu txikiagoa, eta 2004. urtetik jasotako portzentajerik txikiena da ere.

Eusko Jaurlaritza da hobekien baloratua izan den erakunde “politikoa”, alderdi politikoak izan dira gutxien baloratuak. GKEak dira erakunde “hiritar” baloratuenak, eliza da gutxien baloratua izan dena.

Erakundeekiko konfiantzari dagokionez, Eusko Jaurlaritza izan da portzentaje hoberenak jaso dituena erakunde politikoen artean,  %34k “konfiantza handia edo nahikoa” diotela adierazi dute eta %16ak “batere ez”. Emaitzarik kaxkarrenak alderdi politikoek lortu dituzte, %11k “konfiantza handia edo nahikoa” dute alderdiengan eta %38ak “batere ez”. Gizarte zibileko erakundeen artean, GKEak dira baloratuenak, %48k “konfiantza handia edo nahikoa” diete eta %13ak “batere konfiantzarik ez”. Gutxien baloratua, berriz, Eliza da, %17k “konfiantza handia edo nahikoa” adierazi dute elizarengan eta %44ak “batere ez”.

Gobernuaren jardunari buruzko informazioa

Elkarrizketatuen artean, Eusko Jaurlaritzaren jardunaren inguruan “gutxi” edo “batere ez” informatuta daudela adierazi dute gehiengoak (%73), parean “asko” edo “nahikoa” informatuta daudela adierazi dutenak %27 dira. Informatzeko gehien erabiltzen den komunikabidea telebista da (%86ak). Eta herritarren %36k Internet erabiltzen dute, gazteenen artean portzentaje hori %52raino igotzen da (18-29 urte bitartean).

Lehen aldiz galdetu dugu “gai politikoei buruz informatzeko erabiltzen den komunikabidearen objektibotasun mailari” buruz.  Jasotako balorazioa 5,4koa izan da (0-10erako eskala batetan).

Gobernuaren kudeaketari buruzko balorazioa

Ebaluatuak izan diren 18 arloetatik zortzik gainditu dute 5 puntuko nota (10etik); zazpi ia 5era iritsi dira (4,3 eta 4,8 puntu artean geratu dira)  eta gainerako hirurak ez dira 4 puntuetara iritsi. Ongien baloratuak izan direnen artean Ongizate Estatuarekin zerikusia duten horiek gailendu dira (osasuna 5,6, azpiegiturak 5,5, hezkuntza 5,3). Kulturak, Ingurugiroak, “gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak” eta “terrorismoaren aurkako borrokak” 5 eta 5,2 puntu arteko balorazioa jaso dute. Baloratuena Turismoa izan da (5,8), eta gutxien baloratua izan dena Etxebizitza politika (3,7).

Gobernuaren jardueran lehentasunezkoak jotzen diren arloak “enplegua eta lanaren babesa” (%51), “politika ekonomikoa” (%46), “osasuna” (%36) eta “etxebizitza” (%35) dira. Gobernuaren kudeaketaren balorazio orokorrak 4,5 puntu eskuratu ditu eta, antzeko puntuazioa lortu du Gobernuarekiko konfiantza mailak (4,2 puntu).

Lehendakaria herritarrek gehien ezagutzen duten buruzagia da (%98) (2. ezagunenak, Basagoitik, baino 24 puntu gehiago, eta 3. ezagunenak, Urkulluk, baino 26 puntu gehiago).

Jarrera eta balore politikoak

Aurreko soziometroarekin alderatuta politikarekiko interesak bere horretan jarraitzen du (balorazio negatiboak puntu bat igo dira eta positiboak bi puntu).

Inkesta erantzun dutenen definizio ideologikoak aukera aniztasun handia erakusten du:  %29a lehen edo bigarren mailan apolitikotzat jo du bere burua (maiatzean baino 6 puntu gehiago), %25 euskal nazionalista edo abertzalea da, %16 liberala, %14 sozialista, %14 ekologista, %7 sozialdemokrata, %5 kontserbadorea, %5 demokrata kristaua, %4 feminista, %2 komunista eta %5 “beste zerbait”.

Alderdi politikoekiko begikotasunari dagokionez, maiatzeko datuekin alderatuta (ES42) dezimal bateko igoera erakusten duten guztiek, PNV, PP eta Hamaikabatek izan ezik mantendu egin direla. Bi alderdi nagusiek 5 puntutik beherako puntuazioa eskuratu dute (0-10eko eskalan): PNVk 4,3 puntu jaso ditu eta PSEk 3,7.

Kontzertu ekonomikoa

Elkarrizketatuen %87ak “ez du ezer entzun” edo “zerbait entzun du baina ez du ondo ezagutzen”, “ondo ezagutzen dutela” adierazi duten %9ren parean. Dena den, kontzertuaz zerbait entzun duten horien gehiengoak (ongi ezagutu edo ez) (%55) kontzertua Euskadirentzat “oso” edo “nahikoa” mesedegarria dela uste dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria