Eu

Handitu egin da jarduera profesionala Euskadik FITURen izandako erakustokian 620 bilera baino gehiagorekin

2018.eko urtarrilak 23

 

Oso positiboa da FITUReko balantzea 5 egunez etengabe jardun ondoren, aurreko edizioan baino enpresa eta bilera gehiagorekin

Euskadik FITURen 38. edizioan izan duen presentzia oso balantze positiboarekin amaitu da, eta bereziki kontuan hartzekoa gehitu egin dela enpresen eta profesionalen kopurua eta baita handitu ere haien jarduera. Euskadik nabarmen handitu du bere jarduera profesionala bertan izan diren 128 enpresei esker. Enpresa horiek lan-eremu bat izan dute elkarraldiak egiteko: 622 bilera, joan den urtean baino 220 gehiago.

Joan den asteazkenean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok inauguratu zuen Euskadiko erakustokia, irisgarritasunagatik eta irudi irekia, argitsua eta modernoa erakutsi izanagatik nabarmendu dena.

Euskadiko turismoarentzako balantze positibo batean Retortillok nabarmendu zuenez, “hazten doa eta bide onetik gainera, iraunkortasunean eta orekan, kalitatean eta berezko ezaugarrietan oinarritutako irizpideekin”. Profesionalen egunetan zehar Sailburuak hainbat elkarraldi instituzional izan ditu Turismoko Estatuko Idazkariarekin; OETetako (Espainiako Turismo Bulegoak) aholkulariekin, eta beste Autonomia Erkidego batzuetako lehendakariekin eta Turismo sailburuekin. Gainera, EDEN eta SICTED sari emate ekitaldietan parte hartu du, beste ekitaldi batzuen artean.

 

JARDUERAK

Agendaren barruan ekitaldi hauek nabarmendu dira: EDEN saria Ignaziotar Lurraldeari ematea bikaintasuneko helmuga izateagatik, eta SICTED saria Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari, zehazki, kudeatzaile onenaren eta udalerriaz gaindiko administrazio onenaren finalista Urola Kostari, eta Portugaleteri helmuga gisa.

Bestalde, lehenengo 3 egunetan, publiko profesionalari eskainitakoetan, instituzioek eta erakundeek hainbat aurkezpen egin dituzte helmuga sustatzeko. Lehenengo egunean aurkezpen hauek egin ziren: Bizkaiak eta Bilbok 2018rako eskaintzen dituzten ekitaldiak; Espainiako Challenge Izki Golf ’17, Arabako Mendietako susperraldi ekonomikoaren eredu bezala hartuta; Euskal Kostaldeko museoen sarea; Ignaziotar Bidea; Bizkaia zubiaren 125. urteurreneko ekitaldiak, eta Donostiaren esku hartzea eta erosketa-turismoa tokiko merkataritzaren bultzatzaile gisa.

Bigarren egunean aurkezpen hauek egin ziren: Neguko Estropadak, Oriako XXIV. traineru-jaitsiera; Arabako gastrogida; Atlantikoko erromatar hirien sarea; Vitoria-Gasteiz helmuga turistiko iraunkor gisa eta FESTVALen enbaxadoreak; Santurtzi Arrantzaleko Pintxo/potea; Arabako mendi-ibiliak; Debagoieneko bidezidorren Puntaik Punta jaialdia; Pozolaguako jaialdia; ezagutu Tolosa; Erdi Aroko hirien eta hiribilduen sarea eta Pro Zarautz 2018 surf txapelketa.

Ostiralean amaitu ziren egun profesionalak aurkezpen hauekin: Enkarterriak hedatzera emateko egonaldi artistikoak; High Motors III. edizioa; Arabako autokarabana-turismoa eta Vitoria-Gasteiz klik batez ikusita.

Asteburua, xede den publikoari eskaintzen zaio FITUR. Hala, Euskadiko erakustokiak hainbat jarduera hartu zituen Euskadiko gastronomia, jaiak eta eskaintza ezagutzera emateko. Show cooking, danborrada, txotxongiloen lantegiak, euskal dantzak Aukeran taldearen mestizajearekin, sagardoa eta gazta dastatzeko ekitaldiak eta Magialdiko magia izan ziren Euskadiren eremua animatzen, 250.000 bisitari baino gehiago hartu dituen FITURen edizio honetan.

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @esthertxo12
    2018.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balance muy positivo! 🔝🔝
    👉https://t.co/saLsmaPH6R

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @…

  • @TurismoBakio
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balantze oso ona! 🔝🔝
    👉https://t.co/Bl6BvCUaiK

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @SnSn…

  • @Bilbao_Tour
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balantze oso ona! 🔝🔝
    👉https://t.co/Bl6BvCUaiK

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @SnSn…

  • @nmelg
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balantze oso ona! 🔝🔝
    👉https://t.co/Bl6BvCUaiK

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @SnSn…

  • @Deba_barrena
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balantze oso ona! 🔝🔝
    👉https://t.co/Bl6BvCUaiK

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @SnSn…

  • @UribeTurismo
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balance muy positivo! 🔝🔝
    👉https://t.co/saLsmaPH6R

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @…

  • @RiojaAlavesa
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balance muy positivo! 🔝🔝
    👉https://t.co/saLsmaPH6R

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @…

  • @bilbaoturismo
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balantze oso ona! 🔝🔝
    👉https://t.co/Bl6BvCUaiK

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @SnSn…

  • @Basquetour_eus
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balantze oso ona! 🔝🔝
    👉https://t.co/Bl6BvCUaiK

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria… https://t.co/7qsYDppCNX

  • @bilbaoturismo
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balance muy positivo! 🔝🔝
    👉https://t.co/saLsmaPH6R

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus @TurismoVitoria @…

  • @Basquetour_eus
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi - #FITUR2018: ¡Balance muy positivo! 🔝🔝
    👉https://t.co/saLsmaPH6R

    @OrainGipuzkoa @Araba_Eus… https://t.co/BkqbLR5Ejq

Ekitaldiko kargudunak