Eu

Lanbidek handitu egin du 400.000 euroan enplegu zentro berezietako lanbide jardueretarako laguntza unitateetara bideratutako aurrekontua, eta, guztira aurrekontua 4.600.000 eurokoa da (Gobernu Bilera 2018-01-23)

2018.eko urtarrilak 23

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak onartu egin du Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioa; akordio horren bidez, laguntza-deialdien aldaketa onartu da, 2018 ekitaldian Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jardueretarako Laguntza Unitateak finantzatzeko. Hasieran esleitutako kreditua 4.200.000 euro zen, eta onetsi da 400.000 euroan handitzea eta 4.600.000 eurokoa izatea. 

Laguntza horiek finantzatzeko hasierako kreditua Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren bidez esleitu zen; akordioa 2017ko abenduaren 28ko saioan hartu zen, eta 2017ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratu zen, erakunde autonomoko zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 28an emandako ebazpenaren bidez. 

Ebazpen honek aipatzen dituen diru-laguntzak Enplegu Zentro Berezietako erakunde titularrek eskatu ahalko dituzte, eta, dagokion erregistroan inskribatuta egonik, plantillan desgaitasun-mota eta/edo -maila dela-eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langileak eta eraketa jakin bateko laguntza-unitateak dauzkaten zentroek. Izena emateko epea EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2018ko otsailaren 5era arte egongo da zabalik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko