Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Gobernuak 280.000 euro izendatu ditu toki-erakundeentzat, beren artxiboen funtzionamendurako eta finkapenerako (2010-12-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 21

Agindua: Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako elkarteei, toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko modua arautzen duena

Jaurlaritzaren Kontseiluak kultura sailburuaren agindu bat onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeentzako eta udalaz gaindiko toki-erakundeentzako diru-laguntzak onartzeko, beren artxibo-sistema propioa abiarazi edo/eta finka dezaten. Diru-laguntza horietarako zenbatekoa, 2011. urtean, 280.000 euro da.

Administrazioaren organismo bakoitzean artxibo-sistema bat ezarri eta abiaraztea da artxibo-sistemak behar bezala lan egiteko oinarrizko baldintza, bai eta informazio-baliabideak eta herritarren euren memoria behar bezala kudeatzeko bermea ere.

Agindu honen xedea da epe luzeko prozesu bat abiaraztea, Euskadiko toki-administrazioak artxibo-sistema finko eta eraginkorrak izan ditzan, eta, hala, toki-administrazio bakoitzak ondare horren gainean duen erantzukizunari behar bezala aurre egingo diola ziurtatzea. Halaber, artxiboaren ikuspegi orokor bat sustatzea da asmoa, zerbitzu horren bidez hainbat administrazio-, informazio- eta kultura-beharrizani eman nahi baitzaio erantzuna.

Horretarako, beharrezkoa da xede hori duten ekimenak baliabide ekonomikoz hornitzea, eta behar bezala azpimarratzea agiri-funtsen antolaketa orokorrak eta agindu horrek eragiten dien administrazioen arteko elkarrekiko erantzukizunak artxibo-zerbitzu publiko egonkor bat finkatzeko orduan duten garrantzia.

Honako hauei eman ahal zaie diru-laguntza: deskribapen-tresnak sortu edo hobetzeko programak, diren funtsen deskribapena eragiten duten programak, edo hedapen-politika eraginkor baterako deskribapen-tresnak informatizatzekoak; agiri-funtsak baloratu eta hautatzekoak, betiere funtsak kontserbatzeko/ezabatzeko politika orokor baten zati gisa; artxibotarako lokalak hobetzea, hala kontserbaziorako baldintzak nola agiri-funtsen kontsultari dagozkionak; kultur hedapenerako artxibo-jarduerak; eta mankomunitatean ezarritako artxibo-zerbitzuen mantentzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan