Eu

Eusko Jaurlaritzak 2.445.000 euro onartu ditu euskal kirol federazioentzat, hauen kirol-programak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2018-01-23)

2018.eko urtarrilak 23
  •  Aurten, lehen aldiz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kirolean lortzeko ekimenak sustatzea baloratuko da

Eusko Jaurlaritzak 2.445.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du bere gaurko saioan, euskal kirol federazioei zuzendua.  Aurtengo nobedade nagusietako bat zera da: diru-laguntzen zenbatekoa ezartzeko orduan kontuan hartuko da ekimenak sustatzea sexuen arteko aldeak ekiditeko, emakumeen parte hartzea bultzatzeko eta, oro har, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko. Iazko deialdian 47 federaziok jaso zuten diru-laguntzaren bat deialdi honen bitartez. 

Federazioentzat funtsezkoak diren diru-laguntza hauek banatzeko orduan honako irizpideak hartzen dira kontuan: 

-          Federazioaren kirol-programa (puntuen %60a).

-          Ekimenak sustatzea sexuen arteko aldeak ekiditeko, emakumeen parte hartzea bultzatzeko eta, oro har, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko (%10a).

-          Euskararen erabilera (%10) formazio-ikastaroetan, dokumentu ofizialetan, webgunean, hiritarrentzako arretan, hizkuntza-paisaian…

-          Autofinantziaketa maila (%5).

-          Lizentzia federatua duten kirolariak eta Kirol-lizentziak plataformaren erabilera (%5).

-          Eusko Jaurlaritzak edota Kirolaren Kontseilu Gorenak onartutako goi mailako kirolarien zenbatekoa (%5).

-          Euskaliteko 3k Programaren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma (%5).

Eusko Jaurlaritzaren ekarpena deialdi honetarako 95.000 euro areagotu egin da iazkoarekin alderatuta. Diru-laguntza hauez gain, Exekutiboak bestelako diru-laguntzak ere bideratzen ditu kirol federazioentzat eta Euskal Kirol Federazioen Batasunarentzat (EKFB).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko