Eu

Uzta oparoa eta kalitate handikoa aurkeztu da Bizkaiko txotx-an

2018.eko urtarrilak 22

Urte oparoa izateaz gain kalitatea handiko sagardoa ere daztatuko da aurten Bizkaian, gaur sagardo berriaren aurkezpenean adierazi den bezala. Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko sagardogileek azpimarratzen dutenez aurtengo uzta “historikoa” izan da, ekoizpen bolumena Bizkaian 200.000 litrokoa izan da, joan den denboraldian baino 75.000 litro gehiago.

Aiora Renteria, Zea Mays musika taldeko abeslaria izan dugu luxuzko enbaxadore. Renteriaren gain erori da gaur lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura.

Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. Ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Oroz; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua den, Elena Unzueta; Zornotza alkatea, Andoni Agirrebeitia eta Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak beste.

Oroz sailburuak azpimarratu du orain duela urtebete Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena proiektua abian jarri zen eta horri esker “Euskadiko sagardoa aukerez beteriko unean dago”. Eusko Jaurlaritza hasieratik inplikatu da proiektuarekin, sektorearekin eta beste erakunde batzuekin elkarlan estuan. Jatorri Izendapena bultzatzuta "Sektorea batzea, sagardoaren kultura sustatzea, sagar ekoizleei eta sagardogileei bultzada bat ematea eta kontsumitzaileei kalitatea duen bertako produktu bat eskaintzea da gure helburua" -ziurtatu du Orozek.

Plan honek bertako sagarraren ekoizpena handitzen lagunduko duten tresnak eman ahal dizkio sektoreari, eta horren ondorioz Jatorri Izendapena duen produktuaren ekoizpena handitu daiteke, baita produktuak merkatuan duen presentzia eta produktuaren salmentak ere.

Sasoiko, kalitateko eta jatorriko euskal produktu honen eta beste batzuen sustapena da –esan du- Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak (GEPE) oinarri dituen zutabeetako bat. Izan ere, gure lurraldean nekazaritzako elikagaien balio katea –ekoizleengandik kontsumitzaileengana- indartzeko eta bultzatzeko exekutibo autonomoak legegintzaldi honetan lehenetsiko dituen lan ildo nagusiak markatzen ditu planak.

2017ko uztari buruzko datuak

2017ko uztak 12 milioi litro inguru sagardo egitea ekarri du Euskal Herrian. 2017ko uzta kalitate eta jatorri zigilua sortu zenetik bigarrena izan da, eta azken urteetako emankorrena lurralde guztietan. Euskal Sagardoa J.I.-ko 4 milioi litro sagardo egin dira, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban bildutako 6 milioi kilo sagar erabiliz. 250 hektarea baino gehiago izan dira eta 200 ekoizlek baino gehiagok hartu dute parte.

Sagardogileei dagokienez, 47 sagardotegi izan dira guztira Jatorri Izendapeneko sagardoa egin dutenak: 40 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban.

Sagardo feskoa eta erraz edatekoa

Sagardoa osasuntsu heldu da kupeletara, neguko tenperatura baxuak eta udaberriko eguraldia eguzkitsuak fruituaren loraldia aurreratu du eta horrek bai izan du eragina sagar barietate desberdinetan. Hori dela eta aurtengo sagardoak gorputz ederrekoak ahoan eta oso usaintsuak dute ezaugarri nagusiena; edalontzian intentsitate haundikoa eta kolore argiagoa da aurtengo sagardoa. Orokorrean, alkohol graduazio %6 (bolu) ingurukoa, lehengo urtea baino gutxiago. Aurtengo sagardoak erraz edatekoak, freskoak, alkohol gutxiagokoak, kolore argiagoak eta oso usaintsuak dira.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nekatur
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Txotx en Bizkaia presenta una cosecha abundante y de gran calidad.+ Info en: https://t.co/xeGjjRme8C .… https://t.co/firH3ViUTF

  • @euskolabel
    2018.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Uzta oparoa eta kalitate handikoa aurkeztu da Bizkaiko txotx-an ➡︎ https://t.co/gHsPu6Z8hj https://t.co/XE2fqK2EP1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak