Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Amaitu da Euskal Merkataritzaren 2017-2020rako Gida Planari ekarpenak egiteko fasea

2018.eko urtarrilak 22

Plan Gidaria Euskadin merkataritzarekin lotura duten eragile publiko eta pribatuen partaidetzazko metodologia bati jarraiki eratu da. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko plangintza turistikoko eremura atxikitako arduradunek eta teknikariek egindako ekarpenak eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako arduradunen, merkataritza-enpresetako arduradunen nahiz merkataritza probintzia mailan nahiz tokiko mailan kudeatzen duten erakundeetako teknikarien partaidetza ere dokumentu honetan gaineratu dira.

Lan partekatua sektorearekin eta bere elkarte-ekosistemarekin bide ezberdinen bidez:

Elkarrizketa pertsonalak 35 eragile esanguratsurekin, horien artean, hiru lurralde historikoetako merkataritza federazioetako arduradunak; udal zonaldetako maila ezberdinetako elkarteetako arduradunak; hiru hiriburuetako merkataritzako zinegotzigoak; hiru lurralde historikoetako merkataritza ganberak; sektorean garrantzitsuak diren enpresak eta ekipamenduak; hiri merkataritza-fatxada partekatzen duten, merkatarien elkarteekin kolaboratzen duten eta sektorean ekonomiarekin eta kudeaketarekin lotuta dauden arazoak ezagutzen dituzten banku-erakundeak; nahiz ikuspegi ezberdinetatik (prestakuntza, enplegua, lehen sektorea, lurraldearen antolamendua, etab.) merkataritzaren sektorearekin sinergiak sortzen dituzten Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinetako arduradunak; unibertsitateko adituak, etab.

Online partaidetzarako webgunea modu osagarrian 900 zenbakiaren hasitako telefono batek lagunduta, 135 merkatari eta eragile instituzional eta sektorekoen ekarpen eta iritziak jaso dituztenak, horien artean nabarmentzen direlarik Eusko Jaurlaritzako merkataritzako teknikarien sareko kideak lurraldean; merkatarien elkarteetako sareko kideak horien gremio eta zonalde ezberdinetan; kontsumitzaileen elkarte/erakundeak; sindikatuak eta Merkataritzako Aholku Batzordeko kide diren gainerako erakundeak.

Lantaldeak , 60 pertsona baino gehiago mobilizatu dituztenak, sektoreko egoerari nahiz etorkizuneko alternatibei buruzko gogoetak eta eztabaidak eginez, bi dinamika bereizietatik so, hots, sektorekoa eta lurraldekoa. Sektore mailan hurrenez hurren eguneroko ondareetan, ekipamendu pertsonalean eta etxeko ekipamenduan espezializatutako hiru merkatari taldeen bidez. Eta lurralde mailan elkarteetako ekosistema instituzionaleko bi eragile taldeen bidez, alde batetik, hiriburuak eta, bestetik, lurraldeko gainerako eremuak ordezkatu dituztenak. Orobat, bi ikuspegi horietatik (sektorekoa eta lurraldekoa) talde bakoitzak bakarka egindako gogoetak eta ateratako ondorioak bateratzeko saio gurutzatuak egin dira.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailarekin partekatutako lana, garatutako programa eta jarduera-ildo ezberdinei buruz dagoen informazioa optimizatuz; baterako gogoetarako taldeko lana eginez eta merkataritzaren eremuko teknikari guztiekin eztabaida eginez dauden politika eta laguntza-ildo ezberdinei buruzko ikaskuntzak balioetsi eta identifikatzea aldera; eta lanaren jarraipenerako eta orientaziorako saioak Saileko zuzendaritzarekin.

Informazio sektoriala eta ekonomikoa batu, sistematizatu eta aztertzeko lan anitza, kuantitatiboa nahiz kualitatiboa, egoerari buruzko diagnosiari zein haren etorkizuneko gogoetari irmotasuna eta sostengu zehatza ahalbidetzekoa.

Merkataritza arloko Plan Gidaria txertatzerakoan herritarrek izan dezaketen partaidetzari dagokionez, Irekia izeneko gobernuaren webgunean informazio publikoko atal ireki eta eskuragarri bat ireki da. Bertan herritarrek planaren zirriborro horri egindako ekarpenak jasotzen dira, azken dokumentuan horiek balioeste aldera.

Gida Plana gauzatzeko herritarrek izan duten parte hartzea Eusko Jaurlaritzako Irekia webgunean emandako informazio publiko ireki eta irisgarri batean oinarritu zen eta bertan bildu ziren herritarren ekarpenak, azken txostenean kontuan hartu izan direnak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan