Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak SPRIren kapital zabalkuntzan parte hartuko du (2010-12-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 21

Dekretua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea, S.A. (SPRI) sozietatearen kapital zabalkundean parte hartzeko baimena emateko dena.

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio gaur Eusko Jaurlaritzari SPRI, Lehia Eraldatzeko Sozietatearen (horixe da duela gutxi hartu duen izen berria) kapital zabalkuntzan parte hartzeko 20.050.000 eurorekin.

Kapital zabalkuntza honen helburua da Sprilur-en (lurzoruaren sustapenaz eta industri eraikinez arduratzen den sozietate publikoaren) eta Ezten funtsen (hasten ari diren enpresen kapitaletan inbertitzen duten funtsen) finantzaketa beharrak asetzea.

Kapital zabalkuntza honi esker Sprilur-ek honelako proiektuak gauzatu ahal izango ditu:

  • Enkarterriak: Reckitt and Colman enpresak okupatzen zuen lursaila suspertzeko proiektua, lehendik zeuden pablilioiak birgaitu eta zabalduz eta pabilioi horietan enpresa txiki eta ertainak hartuz. Proiektu hori gauzatzeko 6,9 milioi euro behar direla balioetsi da.
  • Ballonti II (Ortuella): 44.767 metro koadroko industrialdea eraiki eta urbanizatzea, pablilioiak eta bulegoak eraikitzeko. Aurtengo azpiegiturak aurrera eramateko 1,9 milioi euro beharko dira.
  • Tekniker: Bi lursail urbanizatu erostea Eibarren. Azpiegitura eta bideragarritasun lanak amaitu nahi dira, eta horretarako 2,3 milioi euro inguru beharko dira.
  • Burtzeña: 6.510 metro koadroko partzela erostea, lursailen jabetza publikoa sendotzeko eta proiektua azkarrago garatzeko. Egin beharreko inbertsioa 760.000 eurokoa da.

Ezten funtsei dagokienean, kapital zabalkuntzari esker Resiste Estrategiarekin jarraitu ahal izango da -enpresei krisi ekonomikoari aurre egiten laguntzeko programa- eta zuzeneko laguntza ekintzak egingo dira I+G+B-n eta nazioartekotzearen arloan.

Zabalkuntza honen ostean, Eusko Jaurlaritzak SPRIn duen partaidetza %98,90etik %98,95era handituko da. Gainerako partaidetzak honela geratuko dira: BBK %0,54; Kutxa %0,37 eta Caja Vital %0,14.

Iruzkin bat
  • @carlosrenedorss
    2010.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El Gobierno Vasco participa en la ...: ... de la promoción de suelo y edificaciones ind... http://bit.ly/fr1hex

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan