Eu

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea udal-liburutegi guztietara zabaldu da, Santurtzi gaur bertan gehitu ondoren

2018.eko urtarrilak 22

Santurtziko sei udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartu dira gaur bertan eta, horrela, orain 13 urte Eusko Jaurlaritzak abiatu zuen prozesua gauzatu da. Ekimen honen helburua izan da ahaleginak batzea, helburuak partekatzea eta errekurtsoak biderkatzea zerbitzu publiko integratu bat eskaintzeko irakurketaren eremuan. Lortu izan dena da eraikin, herri eta kudeaketa-organo desberdinetan banatutako liburutegi zerbitzuen eskaintza aldatzea eta eskaintza integratu bat izatea, herritarrek zerbitzu bakar bat bezala ikusiko dutena,  kohesionatua, gure Lurraldean liburutegi bakar bat egongo balitz bezala, alegia.

Bilbo eta Donostia sarean txertatu ondoren, Santurtzi zen geratzen zen udalerri bakarra sistema informatikoa eta datu-baseak bateragarri egiteko. Orain, Bizkaiko herri horretako sei udal liburutegiak (26.900 bazkide) behin betiko txertatzean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea honela geratzen da osatuta: 205 liburutegi eta 304 sukurtsal ditugu (udalerri batek udal liburutegi bat du, baina sukurtsal gehiago izan ditzake). Sare honetako liburutegi gehienak udalenak dira, baina bestelakoak ere badaude (Eusko Jaurlaritza, Artxibo Historikoa, HABE, Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Zarauzko Photomuseuma…).

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea sei milioi ale ditu funtsetan, 1.100.000 titulu ezberdin eta 980.000 bazkide inguru. Sare honetan parte hartzeak hainbat abantaila dakartza erabiltzaileentzat:

  • Sareko erabiltzaileek txartel bakarra eta doakoa dute eta, horren bidez, liburutegietan dauden funtsetara sar daitezke (titulu bat ez badago liburutegi batean, beste batean eskatzen da).
  • Katalogo kolektibo bakar bat dago, liburutegi guztietako funts edo bilduma guztiei buruzko informazioa biltzen duena.
  • Erabiltzaileek eLiburutegia erabiltzeko aukera dute, Estatuko liburutegi digitalik handiena, 14.200 titulu baino gehiagorekin.

Era berean, Sarean parte-hartzeak hainbat abantaila dakarzkie parte hartzen duten udalerriei. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak liburutegi horiei aukera ematen die hiru diru-laguntza ildotara jotzeko (funtsak erosteko, teknologia berrietarako eta irakurketa sustatzeko jarduerak bultzatzeko), Sarean dauden liburutegi guztietako langileek parte hartzeko prestakuntza-programak sustatzen ditu eta, gainera, laguntza teknikoa eta mantentze-lanak Eusko Jaurlaritzaren kargura dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak