Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

165.000 euro artxibo pribatuak kontserbatzeko (2010-12-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 21

Agindua: publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena.

Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten eta pribatuak diren artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Agindua onartu du. Egitarau horien helburua dokumentuen kontserbazioa hobetzea, artxibo-funtsak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea izango da, baita informazio hori zabaltzea eta Badator informazio-sisteman integratzea ere. Helburu hori betetzeko, eta 2011. urterako, 165.000 euro bideratuko dira.

Kultura Sailaren artxibo-politikaren helburuetako bat jabetza pribatuko artxibo-funtsen antolaketa sustatzea da. Horrela, ondare dokumentalaren zati hori behar bezala kontserbatu nahi da, informazioa kontsultatzea eta zabaltzea posible egiteko. Zehazki, 2010. urtean, guztira 18 egitarau lagundu dira diruz.
Horrela, bada, artxibo-funts horiek tratatzeko orduan artxibo-teknika modernoenak erabiltzea da helburua, azken batean herritarrek artxibo horiek eskuratu eta erabili ahal dituztela bermatzeko. Eta hori guztia baliabide modernoenak erabilita, bai Irargi webguneko Badator zerbitzuak funts horiek kontsultatzeko eskaintzen dituen aukerak erabiliz, bai jabeek eurek eskaintzen dituzten erraztasunak baliatuz.

Publikoak ez diren (familia, erakunde, elkarte, fundazio, eta abarren) artxiboen programa Irargi-ren artxibo-politikaren oinarrizko ezaugarrietako bat da. Bere ibilbide luzean izandako emaitzak garrantzitsuak izan dira, eta, gainera, Administrazio honek oso zerbitzu-eskaintza errealista finkatu ahal izan du, jabetza pribatuko artxibo-funts horiek kontserbatu, antolatu eta zabaltzeko orduan, denok baitakigu funts horiek direla, teknikoki, eskuratzeko eta tratatzeko zailenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan