Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Antzerkiko profesionalak prestatzeko eta antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak onartu dira (2010-12-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 21

Agindua: antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2010. urtean garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak bi agindu onartu ditu; aginduetako batek antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2011. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du, eta, besteak, berriz, antzerkirako testu berriak 2011. urtean egiteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Lehenengo aginduaren helburua hau da: antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei -2011. urtean egingo direnei- diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Diru-laguntza horietarako 116.000 euro ezarri dira, eta bi modalitatetan banatuko dira:
a) 109.000 euro, antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko.
a) 7.000 euro, antzerkiko profesionalak arlo zehatz batean prestatzeko ikastaroak antolatzeko.

Ez dira diruz lagunduko goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako egitarau erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.

Onartu den bigarren agindua 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako jatorrizko antzerki-testuak sortzea bultzatzeko erabiliko diren laguntzei buruzkoa da.

Antzerki-testuak egiteko diru-laguntzetarako 39.900 euro ezarri dira, 6.650 euroko sei laguntzatan banatuta: hiru euskaraz idatzitako antzerki-testuetarako, eta beste hiru gaztelaniaz idatzitakoetarako.

Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak betetzen ez dituztelako hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da, betiere, laguntza guztien kopurua aldatu gabe. Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio diru-laguntza emango.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan