Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

SPRIK Arabako eta Bizkaiko Teknologia Parkeen kapital-zabalkuntzan parte hartuko du (2010-12-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010-12-21

Sozietate publikoak 7,1 euroko ekarpena egingo du (1,6 milioi Araban eta 5,5 milioi Bizkaian) aurreikusitako inbertsioei aurre egiteko

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du SPRIk Arabako eta Bizkaiko Teknologia Parkeen kapital-zabalkuntzan parte hartzea. Arabako Parkearen kapitalean 1,6 milioi euroko ekarpena eta Bizkaiko Parkekoan 5,5 milioikoa egitea ekarriko du erabaki horrek. Ekarpen horiek adierazitako Teknologia Parkeei dagozkien jardun-planetan aurreikusitako hainbat inbertsiori aurre egiteko helburua dute.


Arabako Teknologia Parkean (ATP) 1.658.400 euroko ekarpenarekin hartzen du parte SPRIk; baltzuaren kapitalaren zabalkuntza osoa, guztira, 2.588.400 eurokoa izanik.


Zabalkuntza horren ondoren, Arabako Teknologia Parkearen kapital sozialean % 64,07ko partaidetza berberari eutsiko dio SPRIk. Beste bi bazkideek ere eragiketa horretan parte hartuko dute, eta horrenbestez, Araba Garapen Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak bere horretan jarraituko dute akziodunen garrantzi espezifikoari dagokionez (% 33,61eko eta % 2,32ko partaidetzak, hurrenez hurren).

Eragiketa horri esker, inbertsioak egin ahal izango Arabako Teknologia Parkean dira honako hauetarako:

  • Lursail mugakideak erosteko prozesua amaitzea eta dagokion antolamendu-proiektua egikaritzea, 2011ko ekitaldian urbanizazio-proiektua abiaraztea barne.
  • Alokairu-erregimeneko zerbitzu eta enpresetarako E-S eraikina eraikitzeko proiektua burutzea, teknologia-enpresei tokien eskuragarritasuna ziurtatzeko.
  • Ekipamendu edota zerbitzu komunak -hala nola, kirol-ekipamendua eta gizarte-ekipamenduak- instalatzeko ekimen pribatua babestea. Horretarako, zerbitzuen txanda-eremuen gainean Udalarekin sinatutako hitzarmena amaituko da, Parkean dauden zerbitzuen eskariak -dauden eskarien osagarriak- identifikatzeko merkatu-ikerlana egingo da, eta horretaz gain, proiektu horiek gauzatzeko ideia-lehiaketa abiaraziko da.
  • Eraikin nagusiko toki jakin batzuk birmoldatzeko eta Parkearen titulartasuneko gainerako eraikinetan errentamendurako lokalak egokitzeko inbertsioak egitea.
  • Komunikazio-instalazio- eta -sistema aurreratuetan inbertsioak egitea.
  • Altzairuetan, ekipo informatikoetan eta jatetxe/kafetegietan inbertitzea.

Bizkaiko Teknologia Parkean (BTP) 5,5 milioi euroko ekarpenarekin hartzen du parte SPRIk. Kapitalaren zabalkuntza osoa, guztira, 7,3 milioi eurokoa izango da.

Eragiketa horren ondoren, SPRIk % 67,125eko partaidetza izango du Teknologia Parke horretan (lehen, % 66,5 zen). Gainerako bazkideak Bizkaiko Foru Aldundia (% 18,1) eta beste hainbat dira, eta ez dute zabalkuntza horretan parte hartuko: Bizkailur (% 11,9), Euskal Herriko Unibertsitatea (% 2,6) eta Zamudioko Udala (% 0,3).

Kapital-zabalkuntzari esker, Bizkaiko Teknologia Parkearen planean jasotako inbertsio jakin batzuk egin ahal izango dira (guztira 26,3 milioi euro); inbertsio horiek honako hauek ditugu:

  • Abanton, Urtuellan eta Leioan lurrak erostea.
  • Abanton, Derion (Geldo Sektorea), Zamudion, (Aresti UE1) eta EHUko Parke Zientifikoan (Leioa) urbanizazio-obrak egitea.
  • Eraikin jakin batzuetan obrak egitea, hala nola Zamudioko et Derioko campusetako 407., 501. eta 604. eraikinak amaitzea, 612. eraikina eraikitzen jarraitzea, EHUko Parke Zientifikoaren (Leioa) Egoitza Eraikinaren proiektua idaztea (EHUko Parke Zientifiko horren barruan enpresetarako bigarren Eraikina litzateke hura), edota 502. eraikineko merkataritzagunearen ustiaketa esleitzea, besteak beste.
  • Zenbait teknologia-plataforma garatzea, esate baterako, BTEK abian jartzea, Biokabi jarduerari jarraipena ematea, 612. Eraikineko inkubagailua ustiatzeko akordioa formalizatzea, edota EES-Bilbao ekimenaren egoitza ezartzeko akordioa formalizatzea, besteak beste.
  • Egoitza/campus berriak abian jartzea, esaterako, Leioako Parke Zientifikoa, Ezkerraldeko Campusa eta Zorrozaurreko Teknologia Parkea abiaraztea.

Arabako eta Bizkaiko Parkeen kapital-zabalkuntzaz gain, adierazi beharrekoa da duela gutxi SPRIk Donostiako Teknologia Parkean ere zabalkuntza egin duela; horrela, % 62,236ko partaidetza du gaur egun SPRIk Donostiako Teknologia Parkean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan