Eu

Aldundia, Mallabiko Udala eta URA lankidetzan arituko dira BI-3302a, oinezkoentzako sarbideak eta inguruko saneamendu integrala hobetzeko

2018.eko urtarrilak 19

Gaur goizean, Bizkaiko Foru Aldundiak, Mallabiko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) hitzarmen bat formalizatu dute, BI-3302 errepidea eta inguruko saneamendu integrala hobetzeko lanak egiteko.

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak, Igor Aguirre Mallabiko alkateak eta Ernesto Martínez de Cabredo Uraren Euskal Agentziako (URA) zuzendari nagusiak sinatu dute lankidetza-hitzarmena, eta, orobat, nabarmendu dute zer garrantzitsua den hitzarmen hau aldi berean errepideko eta saneamenduko obrei heldu ahal izateko.

Jarduketa osoak 1.052.670 euroko lizitazio-aurrekontu bat dauka, eta, haren bidez, inguruko zirkulazioaren segurtasuna handituko da, ibilgailuena zein oinezkoena; izan ere, hiru-konfigurazioa aldatuko da, eta errepidea egun dauden erabileretara egokituko da.

Errepidea hobetzeko proiektuak —Bidesarea-Bizkaiko Foru Aldundiaren lurraldeko bide-sarea modernizatzeko planean aurreikusia— bide-zorua eta drainatzea hotzeko obrak jasotzen ditu, bai eta goraguneak egokitu eta espaloia eraikitzeko obrak ere. Aldundiak errepideari dagozkion obrak finantzatuko ditu; guztira, 960.545 euro dira.

Bestalde, Aldundiak berrituko den errepide-tartean oinezkoentzako espaloi bat eraikiko duenez, Uraren Euskal Agentziak eginda dagoen zuloa erabiliko du Mallabiko saneamendu-kolektorean beste tarte bat instalatzeko. Obraren zenbatekoa, guztira, 92.124 euro da. Mallabiko ur zikinak Debabarreneko kolektoreen bidez Elgoibarreraino eroateko beharrezkoak diren obren bigarren fasean sartu behar da obra hori (lehen fasean, Urtia poligonoaren konexioa egin zen); obraren hasierako proiektuan aurreikusitako gauzatze-epea urtebete da.

Etorkizun hurbil batean, udalerriko ur zikinak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Apraizeko araztegian tratatuko dira, Mallabiko oraingo araztegian tratatu ordez. Horretarako, fase horri ekin ondoren, URAk konpromisoa hartu du bigarren fase batean beste obra batzuk egiteko; haien helburua izango da sestra-diferentzia gainditzeko urak ponpatzea URAk hitzarmen hau betetzeko orain eraiki behar duen kolektore berriarekiko konexioraino.

URA 2013. urtetik ari da Ermuko eta Mallabiko saneamendua hobetzeko proiektuan, udalerri bietako ur zikinak Debabarreneko kolektoreetara eroateko eta, bide batez, ibaiaren egoera ekologikoan garrantzizko hobekuntzak lortzeko.

Azkenik, Mallabiko Udalak obrak egiteko behar den udal-zorua jarriko du, bere kontu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2018.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    Aldundia, Mallabiko Udala eta URA lankidetzan arituko dira BI-3302a, oinezkoentzako sarbideak eta inguruko sanea... https://t.co/ay8DrCizVz

  • @iarriolal
    2018.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    Diputación, Ayuntamiento de Mallabia y Ura colaboran para mejorar la BI-3302, el acceso peatonal y saneamiento i... https://t.co/8O4artH2fN

Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua, Igor Aguirre Mallabiko alkatea