Eu

Tapia sailburuaren ustez iritsi da garaia langileak “enpresaren emaitza onetan parte izateko”

2018.eko urtarrilak 19

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari elkarrizketa egion diote Radio Euskadiko Boulevard saioan

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak enpresetako “gardentasunaren kultura” defendatzen du. Hala, bere iritziz iritsi da garaia langileak “enpresaren emaitza onetan parte izateko”, hazkunde bat izaten ari diren enpresen kasuetan. “Enpresa bat ondo doanean horren berri eman behar zaie enplegatuei, ez bakarrik krisi garaietan”, ziurtatu du sailburuak gaur goizean Radio Euskadiko “Boulevard” saioan emandako elkarrizketa batean.

Adegiren elkarraldian atzo helarazi zuen mezuaren haritik, sailburuaren ustez enpresa-kultura berria sinergarria izateko “emaitza onak izaten ari den enpresa batek langileei ere adierazi behar die”. Sailburuak, soldata-igoera ez ezik, beste neurri batzuk hartzea ere aipatu nahi izan du horrekin, eta neurri horien artean egongo lirateke prestakuntza, ordutegien malgutasuna edo kontratu-motak. 

Abiadura Handiko Trenaren trazatuari buruz, Tapiaren iritziz “onargarria” da Sustapen Ministerioak planteatutako proposamena, euskal Y-arekin merkantzien konexioa ere ahalbidetzen duena hirugarren errei baten bitartez, orain dagoen sarea aprobetxatuz. “Europatik edo hegoaldetik datorren tren batek normaltasunez jarraitu ahal izango du, hori zen helburua", gaineratu du.

Tapia sailburuak jakinarazi du datorren urtarrilaren 25ean Bruselan egingo diren jardunaldi batzuetan parte hartuko duela. Energiako Espezializazio Plataforma Adimendunak antolatu ditu jardunaldiak, eta Euskadi gonbidatu dute euskal eredua azaltzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak