Eu

Eusko Jaurlaritza saritua finalista gisa Euskadin SICTED-ari emandako bultzadagatik

2018.eko urtarrilak 19
  • Turismo sailburu Alfredo Retortillok eskuratu du saria, Urola Kostako Maribi Leundak, SICTED 2017 kudeatzailerik onenaren saria eta Portugaletek, SICTED jomuga berriaren diploma ere jaso duten ekitaldian.
  • Atzo gauaz, 31 euskal enpresek jaso edo berritu zuten Q kalitate turistikoaren egiaztagiria Estatu Idazkaritza eta ICTEren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak lagunduta.

 

Eusko Jaurlaritzak jaso du gaur goizean, IFEMAn, 2. Finalistaren saria, SICTED 2017 gehien aurreratu eta garatu duen udalez gaineko administrazio publikoaren mailan, elementu eratzaile, sustatzaile eta laguntzaile moduan egindako lanagatik, SICTED ekimena Euskadin ondo garatu dadin. Golardoa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok eskuratu du.

Ekitaldi berean saritu dituzte baita:

  • Maribi Leunda, Urola Kostakoa, SICTED 2017 kudeatzailerik onena gisa, bere eskualdean SICTED egitasmoa koordinatzeko eta ezartzeko egindako ahaleginagatik eta SICTED-en sustapenagatik eta bere mantenuan eta eboluzioan izandako partaidetzagatik.
  • Eta Portugalete ere, SICTED jomuga berri gisa, partaidetza diploma jaso baitu.

Hau izan da sarien zortzigarren edizioa,  euren lurraldean, jomugan edo erakundean proiektuaren ezarpenaren bidez SICTED-ekin euren konpromisua akreditatu duten eragile edota erakundeak aintzatesten dituena.

Honez gain, atzo gauaz, Madrilen izandako ekitaldi batean, 31 euskal enpresek lortu edo berriztu zuten kalitate turistikoaren Q egiaztagiria, Estatu Idazkaritzak eta ICTE-k ematen dueña. Hain zuzen ere, jatetxeak, hotelak, landa-etxeak, turismo-informazioko bulegoak eta bidaia-agentziak bezalako enpresak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak lagunduta.

Q egiaztagiria duten enpresen zerrenda:

Eneperi Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Los Arcos de Quejana

Hotel eta apartamento turistikoak

Zumaiako Udal Turismo Bulegoa

Turismo-informazioko bulegoak

Gane Landetxea

Landa-etxea

Azul Marino Bidaiak

Bitartekaritzako turismo-zerbitzuak

Tiburcio Etxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Bidasoa Turismo

Turismo-informazioko bulegoak

Iruña Kafea

Sukaldaritza zerbitzuak

Abandoibarra Kafetegia

Sukaldaritza zerbitzuak

Jauregia Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Aspaldiko Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Amalurra Landa-Hotela

Hotel eta apartamento turistikoak

Sopelako Turismo Bulegoa

Turismo-informazioko bulegoak

Gorlizko Turismo Bulegoa

Turismo-informazioko bulegoak

Indate-Berri Nekazalturismoa

Landa-etxea

Atxurra Landa Hotel-apartamentoa

Hotel eta apartamento turistikoak

Larruzz Bilbao

Sukaldaritza zerbitzuak

Kaia-Kaipe Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Kanala Itziar Hotela

Hotel eta apartamento turistikoak

Aizian Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Euskalduna Jauregia

Kongresuetako Jauregia

Izarza Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Oñatiko Turismo Bulegoa

Turismo-informazioko bulegoak

Dolomiti

Sukaldaritza zerbitzuak

Remenetxe Jatetxea

Sukaldaritza zerbitzuak

Guetaria Erretegia

Sukaldaritza zerbitzuak

Carlton Hotela

Hotel eta apartamento turistikoak

Anuncibai Jauregia

Sukaldaritza zerbitzuak

Aiala Ostalaritza Eskola

Sukaldaritza zerbitzuak

Gran Hotel Lakua Hotela

Hotel eta apartamento turistikoak

Araba Central Bidaiak

Bitartekaritzako turismo-zerbitzuak

 

Bestetik, Retortillo sailburua izan da baita, Turismoko Estatu Idazkari Matilde Pastora Asían eta OET-etako (Oficinas Españolas de Turismo) ordezkarien anfitrioia Euskadiren stand-ean, non Eusko Jaurlaritzak topaketa bat antolatu duen euskal gastronomia eta ardoen dastaketa batekin.

Hauek izan dira Retortillo sailburuaren hitzordu nagusiak bere jardunaldian FITUR-en,  aurtengo turismo nobedade nagusien aurkezpenez betea egon den Euskadiren stand-ean. Orioko Arraunetxeari esker, 80 txalupa eta 1.200 arraunlari bilduko dituen “Neguko estropada-XXIV estropaden Oriako jeitsiera”-tik hasita, ekainaren 15etik 17ra ospatuko den Debagoienako xendazaletasun jaialdia, PUNTAIK PUNTAren hirugarren edizioraino. Tartean, ekitaldi ezberdin, esaterako, Arabako Gastrogidaren aurkezpena Arabako pintxoen dastaketa eta guzti; Bidasoa Aktibak sortutako eta Estatuko, Frantziako eta Portugaleko herri ezberdinek osotzen duten Atlantikoko Hiri Erromatarren Sarearen aurkezpena; Vitoria-Gasteiz, jomuga turistiko jasangarriaren aurkezpen-gutuna eta FesTValeko enbaxadoreak azokan izan diran Sandra Golpe, Jon Sistiaga eta Roberto Brasero kazetarien presentzia; Arabako Errioxako xendazaletasunaren lehen maparen aurkezpena, GR nagusiekin eta eskualdea zeharkatzen duten 14 ibilbide ezberdinekin; eta “Pintxo-pote Misioa, Santurtzi Mariñela” zerbizu berritzailearena, inguruan inspiratua eta aisia eta turismoaren industrian egungo joerak biltzen dituena.

Stand-etik kanpo, Andaluziako pabilioiak hartu du , Retortillo sailburuaren presentziarekin “Málaga Gastronomy Festival” aurkezpena, non Euskadi jomuga gonbidatua izango den aurten eta bere produktuek eta sukaldariek Málaga eta Andaluziako sukaldariekin topaketa eta ekintza ezberdinetan parte hartuko dute hiri andaluziarrean.

Euskadiren stand-ak “Pozalagua Jaialdia: anfiteatroa eta Pozalaguako kobazuloak”; Tolosa turismo-jomuga bezala sustatzeko ikusentzunezko material berria; “Red Corriendo el Medievo”, Bidasoa Aktibaren bitartez Hondarribiak burutzen duen penintsulako 8 udalez osotutako Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sare barnean dagoen susperketa ekimena; eta PRO ZARAUTZ 2018 munduko surf txapelketa, World Surf Leaguek eta Gipuzkoako Surf Federazioak antolatua, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Apirilaren 5etik 8ra arte ospatuko da 200 surfarirekin, euren artean, Europako onenak.

Bestetik,  Asturiasek hartu du “España Verde” turismo-markaren koordinazioaren lekukoa, Kantabriaren eskutik. Bi Elkarte Autonomo hauekin batera, Euskadik eta Galiziak osotzen dute Kantauri Itsasoko ertzaren kanpo-sustapenerako. Ekitaldira lau Erkidegoetako ordezkariak joan dira eta, Euskadi ordezkatzen, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo. Asturiaseko Enplegu, Industria eta Turismoko sailburu Isaac Polak aurreratu du, aurten lehen aldiz, marka Asia eta EE.BBtako merkatuetan sustatuko dela.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau