Eu

Euskara Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-atal Berezia gaur bildu da lehenengoz

2018.eko urtarrilak 18

Euskara Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-atal Bereziak legegintzaldiko lehenengo bilera egin du gaur, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gidatu du bilera.

Batzordea abiatzeaz batera, Batzordeko kideei 2015-2016 aldiko Jarduketa-planaren balantzea aurkeztu zaie, baita 2018-2020 Jarduketa-planaren proposamena ere. Plan horren barruan, kideei “EAE: toponimia-lanerako metodologia-proposamena” dokumentua aurkeztu zaie, hurrengo bilerarako aztergai izango dutena. Hartutako erabakietako bat Batzordearen barruan bi lantalde sortzea izan da: bata toponimoen gaineko erabakiak hartzeko irizpide linguistikoak eta soziolinguistikoak lantzeko, eta, bestea, irizpide kartografikoak lantzeko. Helburua da bi lantalde horiek egindako lanak Toponimia Batzorde-atal Bereziak ontzat ematea eta toponimia-lanean inplikatuta dauden erakundeei helaraztea, toponimia-lanerako metodologiarekin batera.

Batzordeak ekainean egingo du hurrengo bilera. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak