Eu

Martutenen Urumea gainetik pasatzen duen Añarbeko Urak-en hornidura hoditeria eraitsi eta ordezkatzeko lanak hasiko dira.

2018.eko urtarrilak 18
  • Ibai-ohearen azpitik eraikitako hornidura-hodi berria  abian jarri baita jada

Donostia/San Sebastián. 18.01.2018. URAk gaur ekingo dio Martutenen Urumea ibaiaren gainetik urte luzez joan izan den Añarbe Urak-en hornidura-hodia zaharra eraitsi eta kentzeari. 50 m luze, hodiaren erdia Urumearen ur –lamina izan du ispilu. Meteorologiak hala ahalbidetzen badu, lanok aste batean burututa beharko lukete.

Hodi zaharra ordezkatzeko, Urumearen ibilguaren 3 metro azpitik eraiki da hornidura-hodi berria: hartara, ibaiaren ur-emari askeari balizko oztoporik ez jartzeko (ur handiko sasoietan, Urumeak ekarri izan ahalko zukeen tamaina handiko elementuren batek ez dezan hodiarekin talka egin), eta, bidenabar, gipuzkoar hiriburuko ur-hornidura azpiegiturari segurtasun handiagoa emateko.

Martutenen Urumea  bideratzeko lanen I. fasearen barruan egindako azken lanaz ari gara: 800 metroko tartean, Urumean 50 m-ko zabalerako bideratzea  egin, eta ekaitz-tanga bat eraiki da, Martutene Urumearen ur-goraldi natural eta errepikakorrekiko babes-maila handitzeko. Era berean, euri-urak biltzeko kolektore berriak eraiki eta saneamendu-sarea  hobetu da.

Donostiar auzoan ur-goraldi natural eta errepikakorrekiko babes-maila handitzeko I. Fase honetako lanok 19 milioi euroko inbertsioa behar izan dute, eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsa diru-laguntzak jaso ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak