Eu

Euskadiren stand-a martxan hasi da FITUR-en aurkezpenez betetako agenda batekin

2018.eko urtarrilak 17

 

  • “Inaziotar Lurraldea”-k, espainiar Gobernuak Europa Batzordearen EDEN sarien irabazle gisa aukeratua izan denak, Turespañak ematen duen aintzatespen golardoa jaso du.
  • Euskadiren stand-ean Bilbao-Bizkaiako ekitaldi nagusiak, Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena, Donostiako erosketa-turismoaren gida, Izki Golf Espainiako challenge-a, Pasaiako Itsas Jaialdia, “Inaziotar Bidea” dokumentala eta Euskal Kostaldeko Museoen Sarea izan dira turismo-azokaren lehen jardunaldian aurkeztutako nobedadeak.

Euskadiren stand-aren inaugurazioak FITUR, Madrilgo turismo-azokan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortilloren hitzaldiarekin, txanda eman dio 2018 honetan euskal turismoaren eskaintza berrienaren aurkezpen-sorta bati.

Bere aldetik, “Inaziotar Lurraldea”-k, Estatu Idazkaritzak EDEN -Europar Batzordearen bikaintasun jomuga europarrak- sarien irabazle izateko aukeratutakoak, aintzatespen-golardoa hartu du gaur arratsaldean, Alfredo Retortillo sailburua bertan izan dela. Golardo hau espainiar Gobernuak ematen die Europar Batzordeak deitzen dituen EDEN-etarako egitasmo aukeratuei. Aurten deialdia “Turismo kulturala” lelopean atera da euren turismo-eskaintza kultur-ondare ikuigaitan oinarritzen duten produktuak nabarmentzeko asmoarekin. EDEN, Europar Batasunean turismo-kudeaketa jasangarriko ereduak sustatzen dituen ekimena da eta Europako lurralde ezberdinen artean jarduera egokien trukaketa-sare bat bezala egiten du lan.

Turismo-produktu hau, hain zuzen, izan da Oscar Tirolek aurkeztu eta Antonio Cristóbalek zuzendutako dokumentalaren protagonista; Eusko Jaurlaritzak ekoiztua eta gaur arratsaldean Euskadiren standean ere aurkeztu dena.

Honez gain, Bilbao-Bizkaiaren ekitaldi nagusiak, Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena, Donostiako erosketa-turismoaren gida, Izki Golf Espainiako challengea, Pasaiako Itsas-Jaialdia eta Euskal Kostaldeko Museoen Sarea izan dira lehen eguneko agenda osotu dutenak, euskal empresa eta erakunde askoren partaidetzarekin.

Bizkaian ospatuko den turismo-ekitaldietariko bat UNESCOren Kultur-Ondarea eta euskal kostaldeko baliabiderik garrantzitsuenetakoa den Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena da. Alfredo Retortillo sailburuaz gain, Portugalete eta Getxoko udaleetako ordezkariak, lurraldeko ordezkariak eta Portuko Agintaritzako eta Bizkaia Zubiko ordezkariak ere izan dira aurkezpen honetan.

Kostaldeari lotua dago baita, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea ere, eta gaur bere eginkizunak aurkeztu dira, batez ere, martxoan ospatuko den “Euskal Kostaldeko museoen hila” eta Pasaiako Itsas-Jaialdia 2018, maiatzaren 17tik 21era ospatuko dena. Europako itsasontzi historiko eta tradizionalen lehen topaketa izango da eta besteak beste, “L’Hermione”, 1779ko itsasontzi frantziarra egongo da, ospetsua bere egunean Lafayetteko Markesa Estatu Batuetara eraman zuelako independentzia amerikarrean laguntzeko. Jaialdia, bi urterik behin ospatuko da eta bost egunetan, badia inguratzen duten uretan eta arrantza-auzo bitxietan bisitarientzako kultur, gastronomia eta musika ekitaldiez betetako egitaraua egongo da. Pasaia Europako itsas kultur ezberdinen topagunea izango da.

Bere aldetik, Donostiak erosketa-turismoaren aldeko apustua egin du, bertako merkataritza garatzeko eta laguntzeko faktore moduan. Turismo zinegotzi Ernesto Gascok, San Sebastián Turismoko zuzendari Manu Narváezek eta bertako dendariek gida bat eta kalitatezko merkataritza suspertzeko ekintzak aurkeztu dituzte, besteak beste, modaren cluster bat.

Azkenik, Euskadiren stand-a 2017ko Izki Golf Espainiako challengearen balorazioa eta aurtengo edizioa ezagutzera emateko eskenatokia izan da.

Bihar, egun guztian zehar, jarraituko dute aurkezpenek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak