Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen araubidea arautzen duen lege-aurreproiektua - Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko urtarrilak 16

Lege honen helburua izango da araubide juridiko propioa osatzea, oinarrizko erregulaziotik urruntzen diren gure antolamendu-ezaugarrietara egokitutakoa. Hori, hobeto aplikatzeko, lege horretatik bereizitako edukian sartzen da.

Diru-laguntzen eskatzaileei, onuradunei edo erakunde laguntzaileei -berdin dio zein den Administrazio emailea- tratamendu uniforme bat bermatuko dien araubide juridiko erkide baten antolamenduak ez du esan nahi autonomia-erkidegoek ezin dutenik, beren burua antolatzeko ahalmenaz baliatuz eta diru-laguntzen figura berri honen oinarrizko erregulazioa errespetatuz, beren eskumen-esparruari dagozkien diru-laguntzen araubide juridikoa garatu. Legeak erantzun behar die erronka horiei guztiei.

Hala nola, arauak, bere artikuluen bidez, diru-laguntzen arloko oinarrizko printzipio juridikoak aplika daitezen nahi izango du, eta horretarako bere enuntziatuetara egokitutako neurri zehatzak ezarriko ditu.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez (http://www.irekia.euskadi.eus/es), eta herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita, eta behin analizatuta eta kontsulta publikoko izapidearen emaitza balioetsita, egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Ogasuna eta Ekonomia sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau