Elkarlan Sariak
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Euskal Enplegu Publikoaren Legearen Aurreproiektua. Ondorioak.

2018-01-16

Euskal Enplegu Publikoari buruzko Legearen Aurreproiektua, duela 25 urte, indarrean dagoen funtzio publikoaren araudiaren berrikuspen osoa da, eta euskal administrazio publiko desberdinetan lan egiten dutenen lan baldintzen erregimen eta funtzionamendua modernizatzea ahalbidetuko du.

Arau integrala da, langile publikoen ibilbide profesionalaren aspektu guztiak arautuko dituena, enplegu publikoko eskaintza berri batera aurkeztea erabakitzen denetik, erretiroaren unera arte. Horrela, legeak honako alderdi hauei helduko die:

-  Langile enplegatu publikoen hautaketa eta prestakuntza

-  Funtzionarioaren izaera eskuratzea eta galtzea

-  Lanpostuen zuzkidura eta mugikortasuna

-  Ordainsarien eta eskubide eta betebeharren sistema

-  Jokabideen kodea eta bateraezintasunak

-  Diziplina-araubidea

-  Negoziazio kolektiboa

-  Langile enplegatu publikoen hizkuntza-normalizazioa eta langile funtzionarioen administrazio-egoeren normalizazioa

Lege berri honek helduko duen erronka nagusia, kolektibo batzuen bitartekotasun-tasa handiak murriztea da. Gobernuak proposatzen du enplegua finkatzeko prozesu bereziak abiaraztea, administrazio publikoetan, jada, lanean ari direnen urteetako lana eta prestakuntzaren ondorioz lortutako ezagutza baliatzeko.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko.

Azkenik, Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

- Hasiera data: 2017ko azaroaren 8a

- Bukaera data: 2017ko abenduaren 11

- Klik kopurua (2018/01/12ra arte): 3.721

- Iritziak: 11

- Post ofizialak: 1

- Aldeko argudioak: 3

- Kontrako argudioak: 0

- Aldeko botoak: 1

- Kontrako botoak: 0

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik. 

=======================

 

Gobernuak “Euskal Enplegu Publikoaren Lege-Proiektua” onetsi du; Euskadiko hiru erakunde-mailetan lan egiten duten 110.000 profesionalen jarduera arautzen duen testu aitzindaria da (Gobernu Bilera 2019-01-29)

2 iruzkin
  • Argazkia Autokanporatutako erabiltzailea
    Autokanporatutako erabiltzailea
    2019-05-31

    Me gustaria conocer como se encuentra la tramitacion del proyecto de ley de empleo publico en el parlamento y que fase del procedimiento se encuentra dicho proyecto de ley.
    Eskerrik asko,aldez aurretik.

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2018-09-28

    Gobierno, Diputaciones y Ayuntamientos aprueban el Anteproyecto de Ley de Empleo Público Vasco que entra, ahora, en fase final de tramitación (Consejo de Gobierno 25-09-2018).

    El Consejo Vasco de Función Pública ha dado luz verde al Anteproyecto de Ley de Empleo Público Vasco que, a partir de hoy, aborda su recta final de tramitación antes de su aprobación por parte del Consejo de Gobierno y envío al Parlamento Vasco este mismo año. Este Consejo es el foro de encuentro de las tres diputaciones forales, EUDEL y el Gobierno Vasco con todos los sindicatos que tienen representación en la función pública vasca: https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/48571-gobierno-diputaciones-ayuntamientos-aprueban-anteproyecto-ley-empleo-publico-vasco-que-entra-ahora-fase-final-tramitacion-consejo-gobierno-2018

    -------------------

    Gobernuak, Aldundiek eta Udalek Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektua onetsi dute; orain, izapidetzeko fasearen amaieran sartu da (Gobernu Bilera 2018-09-25)

    Funtzio Publikoko Euskal Kontseiluak Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektua onetsi du; gaurtik aurrera, izapidetzeko fasearen amaieran sartu da, Gobernu Kontseiluak onetsi eta aurten bertan Eusko Legebiltzarrera bidali aurretik. Kontseilua hiru foru-aldundiak, EUDEL eta Eusko Jaurlaritza euskal funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatu guztiekin elkartzeko foroa da: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/48571-gobierno-diputaciones-ayuntamientos-aprueban-anteproyecto-ley-empleo-publico-vasco-que-entra-ahora-fase-final-tramitacion-consejo-gobierno-2018

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan