Eu

Ibilgailu industrialetarako lehenbiziko KERS komertziala Gipuzkoan estreinatu da

2018.eko urtarrilak 16
  • Energia zinetikoa berreskuratzeko sistema (KERS, ingeleseko siglak direla eta) aurkeztu da Zumaian, euskal garraio enpresak utzitako autobusa erabiliz gauzatu da eMotion Dynamics eta Euskotren enpresen arteko lankidetzaren emaitza.

eMotion Dynamics, S.L. enpresak, ibilgailuan integratutako KERS sistema daraman autobus artikulatu prototipoa aurkeztu du Zumaian, Euskotrenekin izan duen lankidetza hitzarmenaren emaitza. Horrez gain, proiektuak BIC GIPUZKOAren laguntza izan du, Txekintek/Ekintzaile programaren barruan. Programa horrek laguntasuna eskaintzen dio oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI – Eusko Jaurlaritzak, finantzatzen dute.

Energia zinetikoa berreskuratzeko sistema

KERS teknologia, ibilgailuak balaztak erabiltzean galtzen duen energia berreskuratzeko eta ultra kondentsagailuetan gordetzeko propultsio elektriko sistemaren erabileran oinarritzen da. Ondoren, energia hori ibilgailuari ematen zaio, azelerazioetan. Horri esker, ibilgailuaren erregai kontsumoa %15-25 inguru aurrez daiteke, ibilbidearen arabera eta, horrez gain, nitrogeno oxidoen eta partikulen isurketa murrizten da.

eMotion Dynamics enpresak garatu duen sistemaren abantailetako bat, ibilgailu berrietan zein lehendik daudenetan ezarri daitekeela da, eta horrek propultsio hibridoko teknologien ezarpen azkarrerako aukera ematen du, ibilgailu berriek duten kostu alturik gabe. Autobus hibridoak eta elektrikoak garrantzitsuak dira hiri inguruneetan isurketak murrizteko, eta Eurostatek emandako datuek erakusten dutenez, 2015ean 700.000 autobus inguru ari ziren lanean Europan; hala ere, horietako %0,34ak baino ez zeukan energia elektriko iturririk bere propultsiorako. Gaur egun, zifra hori %1etik behera dago oraindik. Ibilgailu horiek flotatan sartzeko prozesua motela da, duten kostua dela eta, eta kostu horren zergatia, teknologiaren eta merkatuaren heldutasun maila urria da.

eMotion Dynamics, garraio alorreko energia eraginkortasunean eta propultsio sistema elektrikoetan espezializatutako oinarri teknologikoko Gipuzkoako enpresa sortu berria da. Enpresak Euskotren Autobusa izenekoaren laguntza izan du, teknologiaren aurrean interesa eta proiektuan lankidetzan aritzeko borondatea erakutsiz, bere ibilgailuetako bat erabilerarako lagaz eta proiektua gauzatzeko bere instalazioen erabilera erraztuz.

Ekitaldian, David Arredondo eta Daniel Martínez eMotion Dynamics-eko sortzaileek; Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio Sailburuordeak; Imanol Leza Euskotreneko Zuzendari nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkarik hartu dute pate.

Lankidetzaren garrantzia

eMotion Dynamics enpresatik, “Euskotren bezalako garraio enpresa batekin lan egiteko aukera bikaina” azpimarratu dute, “KERS teknologia bere ibilgailu batean ezartzeko”. Hasierako probak amaitu ondoren, emaitzek aurrezpenerako itxaropenak betetzen dituztela jakinarazi du enpresa teknologikoak, eta lorpen horren garrantzia azpimarratu du, “propultsio elektriko sistemen ezarpena ikuspegi ekonomikotik bideragarri bilakatzen duelako eta egungo floten eraginkortasuna hobetzeko aukera ematen duelako, zero emisioko ibilgailuetarako bidean tarteko pausoa izanik”. Konpainiaren ikuspegia “teknologia aurreratuena erabiltzea da, garraio industriaren erronkei aurre egin ahal izateko eta energia baliabideen erabilera eraginkorragoa lortzeko”.

Antonio Aizek “lankidetza publiko-pribatuaren” garrantzia azpimarratu du, “kasu honetan Euskotren eta eMotion Dynamics artean, balio erantsia eman dezaketen berrikuntza proiektu esportatzaileak aurrera eraman ahal izateko”. Horrela, azpimarratu duenez, “sistema honek, autobus diesel tradizional batean hibridaziorako aukera emango duen energia metatzeko gailua instalatzea ahalbidetzen du”, energiaren kontsumoa murriztearen eta eredu iraunkorragorako bidea egitearen aldeko apustua egiten duten 3E2030 energia estrategiarekin eta Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako Garraio Iraunkorraren Plan Zuzendariarekin (PDTS2030) bat datorren jarduketa. Aizek sistemaren hainbat alderdi nabarmendu ditu: “sistemaren eramangarritasuna, oso azkar munta/desmunta daitekeena; moldagarritasuna, autobusetan, kamioietan edo furgonetatan instalatzeko pentsatuta baitago; eta hiri arteko garraio autobusetan erabiltzeko bokazioa, ez hiri barrukoetan bakarrik”.

Amaitzeko, bertaratutakoek, prozesu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk (Eusko Jaurlaritza) sustatutako “BIC Gipuzkoak” oinarri teknologikoa duen ekintzailetzari ematen dion “ezinbesteko laguntza” azpimarratu dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko apirilak 14

    Este sistema me parece adecuado para mejorar la eficiencia de los actuales vehículos, además de permitirnos prolongar la vida de estos al aligerar la carga de trabajo del motor de combustión. Espero poder instalar uno en alguno de mis vehículos, para poder dar testimonio de su eficiencia con suficiente rigor y divulgarlo. Un saludo.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • David Arredondo eta Daniel Martínez eMotion Dynamics-eko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkarik