Berriak Osasuna
Eu

Gobernu kontseiluak alboko esklerosi amiotrofikoari buruzko hitzarmena onartu du Luzon Fundazioa eta Adela Euskal Herria elkartearekin (Gobernu Bilera 2018-01-16)

2018.eko urtarrilak 16

Gobernu kontseiluak Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Francisco Luzón Fundazioa eta ADELA EH – Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Euskal Herriko Elkarteen Federazioaarekin hitzarmena onartu du. Hitzarmen honekin Euskadin Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) diagnostikatuta duten gaixoen eta horien senitarteko eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetu eta gaixotasunaren inguruko ikerketa sustatzea dira helburuak. 

AEAren aurka indarrak batzeko, gaixotasunaren inguruko ikerketa sustatzeko eta, azken batean, gaixotasun hori duten pertsonen eta horien senitarteko eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko adostu da hitzarmen hau. 

Hitzarmenaren babesean garatuko diren neurri guztiak lerrokaturik egongo dira 2013-2020 aldirako Osasun Planeko eta 2016-2019 aldirako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoko ekintzekin, eta Osasun Sailean eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, eta Francisco Luzón Fundazioarekin eta ADELA EH Fundazioarekin, gauzatutako jarduerak integratzea ekarriko du. 

Honakoak dira hitzarmenak ezarritako jarduera-arloak: AEAri buruzko ikerketa sustatzea; AEA duten pertsonei arreta emateko lerro espezifikoak garatzea, osasunaren arloko egitura eta eskaintza egokituta; Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako sailen arteko koordinazio-ekintzak bultzatzea gaixo horiek eta euren senitartekoek behar duten arreta soziosanitarioa garatzeko; gaixotasunarekin lotutako prestakuntza-jarduerak ezartzea; eta gaixoei, familiartekoei eta AEA duten gaixoen zaintzaileei zuzenduta informazio-jarduerak, osasunerako hezkuntza eta autobabesa sustatu eta babestea  Osasun Eskola programaren baitan. 

Patologia arraroen artean sartuta dagoen gaixotasun honen intzidentzia Euskadin 100.000 biztanleko 2,2 kasukoa dela kalkulatzen da, eta horrek esan nahi du gaur egun 150 pertsona egon daitekeela gure autonomi erkidegoan gaixotasun honekin.   

Osasun-arretari dagokionez, Osakidetzak AEAren laguntza anitzeko unitate zehatz bat du Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, neurologiako, pneumologiako, errehabilitazioko, endokrinologiako eta erizaintzako profesionalek osatua. Era berean, Osakidetzak bai akutuen ospitaleetan bai lehen laguntzako zentroetan zerbitzu eta profesional ugari ditu gaixotasun neurodegeneratiboak diagnostikatzeko, tratatzeko, horiei jarraipena egiteko eta zaintzeko. 

Ikerketa Biodonostia, Biocruces eta Bioaraba osasun-ikerketa institutuetan egiten da, eta Osakidetzak une hauetan 128 proiektu neurodegeneratiboak diren gaixotasunei aurre egiteko, urtean 2 milioi inguru jartzen ditu eta horietatik ia 650.000 AEAri buruzko azterlan espezifikoetarako dira. Euskadiko Biobankua ere funtsezko elementua da gai honetan: gaur egun AEA duten gaixotasuna pairatu dutenen 320 lagin (burmuina, muina, eta beste batzuk) ditu biltegiratuta, eta adierazi behar da kopuru esanguratsua dela gaixotasunaren intzidentzia baxua kontuan hartuta.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko urtarrilak 23

    Bien!!!!!

Komunikabideek behera kargatzeko