Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak berdintasunari buruzko ikerketa lanetarako Emakunderen bigarren beka deialdia onartu du (2010-12-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 21

Ebazpena: 2011. urterako, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia onartzen duena.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuaren hiru beketarako deialdia onartu du emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko 2011. urtean. Diru zenbatekoa 70.000 eurokoa izango da 2011eko ekitaldian eta beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: berdintasunaren alde egiten duten enpresa-kulturako faktoreak aztertzea.

b) 2. motako beka: bereizkeria anizkoitza jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan eta segurtasunean dauden egoerak eta desberdintasunak aztertzea.

b) 3. motako beka: une honetan Euskal Autonomia Erkidegoan sektore kultural eta/edo artistikoan, prestakuntza, sorkuntza, ekoizpen, banaketa eta berrikuntzaren eremuetan diharduten emakume edo emakume-taldeen presentzia aztertzea eta horiek identifikatzea.

Bigarren aldia da Emakundek beka deialdia egiten duena. Ekitaldi honetan, ondo zehaztutako hiru beka-motarekin jarraitzen da -beka bakoitzari ikerlan-mota bat dagokio-, nahiz eta 1. motako bekaren edukia aldatu egin den: lehen emakumeen lanbide-ibilbidearen analisia eta bilakaera eta horiek jakintza-eremuetan identifikatzea EAEn zen, eta orain, berdintasunaren alde egiten duten enpresa-kulturako faktoreak aztertzea. Izan ere, uste dugu aurreko deialdiko edukia nahikoa landuta dagoela; eduki berriarekin, aldiz, ikerketa berriak egitearen alde egiten da; hortaz, deialdian lortu nahi diren helburuak lortzearen alde.

Deialdiaren ebazpena abenduaren 31ean argitaratuk oda EHAAn eta hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 11an itxiko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan