Eu

Euskadik bere ateak zabalduko ditu FITURen “balantze positibo batekin 2017ko turismoarentzat”, nabarmendu du Retortillo sailburuak

2018.eko urtarrilak 15

 

  • Abenduko kopururik ezean balantze positiboa izan du turismoak 2017an eta desestazionalizatzekoa izan da joera
  • FITUR izango da turismo berritzaile, iraunkor eta lehiakor baten aldeko apustua erakusteko agertokia
  • Euskadik FITURen duen erakustokiak irisgarritasunaren alde egin duen apustuagatik nabarmentzen da, gune ireki eta moderno batean

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok 2017ko turismoaren balantzea egin du gaur eta Euskadik FITURen izango duen presentzia aurkeztu du. Aurkezpenean, Turismoaren Euskal Agentzia-Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán izan du lagun.

2017ko balantzean Retortillok azaldu duenez, gorantz doan balioa da turismoa Euskadin, eta horren erakusgarri ditugu kopuruak, abendua osatzeko zain oraindik: 3,3 milioi turistak baino gehiagok bisitatu zuten Euskadi urtarriletik azarora, guztira ia 7 milioi ostatu-gau igaro zituztenek. Bestalde, hazkundea desestazionalizatuagoa da, udaldiko hilabeteetan ia hazi ez dena; bai, ordea, azaroa (% 10) bezalako hilabeteetan, aurreko urtearen aldean.

Bisitarien hazkunde hori atzerritarren artean nabaritu da gehienbat; ia 1,5 milioi bisita, guztizkoaren % 43, eta bisitari atzerritarrek egindako gastua 1.500 milioi eurotik gorakoa izan da. Hain zuzen ere, hazkunde kuantitatiboa baino gehiago, Euskadirentzat sortutako aberastasunaren garrantzia nabarmendu nahi izan du Retortillo sailburuak. Hirugarren hiruhilekoan 96.000 afiliatu baino gehiago izan dira jarduera turistikoetan; Euskadiko afiliatu guztien % 10,5.

Prozesu hori guztia eta baita hazkundea ere iraunkortasunetik kudeatu behar da eta horixe izango da gobernuaren helburua, Sailburuak azpimarratu bezala.

FITUR-EKO ERAKUSTOKIA

Egutegia datorren aste honetan abiatuko da FITUR 2018an. Gaurko aurkezpenean, xehetasunez azaldu du azoka honetako lan-agenda Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millánek. Azoka urtarrilaren 17an hasiko da, 13:00etan. Egun horretan inauguratuko du Euskadiko erakustokia sailburuak, eta Euskadiko instituzioen, enpresen eta erakundeen hainbat ordezkarik parte hartuko dute ekitaldian.

Euskadiko erakustokiak 700 m2 izango ditu eta turismo-kanpainaren ideia nagusia hartuko du oinarri, Euskadi 5 zentzumenekin bizitzea, alegia, eskaintzen dituen baliabideen ñabardurak, aniztasuna eta aberastasuna atzeman ahal izateko. Gainera, esperientzia inklusibo bat eskaintzen da, pertsona guztiak iritsi ahal izango direla bermatu ahal izateko, hala, euren gaitasunak gorabehera, era autonomo batez jaso eta ulertu ahal izan dezaten informazioa. 

 

Horretarako, gune egokitu eta seinaleztatu bat instalatuko da zonaka mostradoreetan, binilo itsasgarriekin, non kontraste handiko koloreen, goi-erliebez nabarmendutako letren eta braille-testuen bitartez seinalatuko diren eremuak.

 

Mostradore guztiek altuera txikiko gune bat izango dute mugikortasun murriztua dutenek errazago erabil ditzaten. Egokitutako gunea irisgarritasun-soluzio batean datza; ukimen/ikusmenezko (ikusizkoa eta erliebea) plano bat eskaintzen du, baita Map’s Voice (audioa) zerbitzua ere: mapa bat ulertu ahal izateko tresna, hizkuntza desberdinetan lokuzio-sistema bat gehituta duena. 

 

Erakustokiak forma kurbatuak ditu, inguratzen gaituen besarkada baten antzera. Egitura handien bidez dago gunea antolatuta, forma erdizirkularrekin; egitura horiek, 5 blokeren bitartez, erabiltzaile guztiak elkartu ahal izateko gune bat osatzen dute eta irudi ireki eta inguratzaile bat eskaintzen dute aldi berean.

 

 

 

AGENDA FITUR-EN

 

Agendaren barruan ekitaldi hauek dira nabarmentzekoak: EDEN saria Ignaziotar Lurraldeari ematea bikaintasun-helmuga izateagatik, eta SICTED saria Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari ematea, zehazki, kudeatzaile onenaren eta udalerriaz gaindiko administrazio onenaren finalista Urola Kostari eta Portugaleteri helmuga bezala.

 

Bestalde, erakustokiaren barruan hainbat aurkezpen egingo dira, besteren artean, Bizkaiko eta Bilboko ekitaldiak 2018rako; Pasaiako Itsas Festibalaren aurkezpena; Ignaziotar Bidearen aurkezpena; zubi esekiaren 125. urteurrena eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarea, batzuk aipatzearren.

 

Publiko profesionalei zuzendutako egunetan oinarritzen diren aurkezpen horiez gain, publiko orokorrari eskainitako egunetan ardoa, txakolina, sagardoa eta gazta dastatzeko hainbat ekitaldi eta showcooking bat egingo dira, eta baita emanaldiak eskaini ere (dantza, Magialdiko magoak, danborrada...).

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak