Berriak Osasuna

Araba ESIk garraioaren eraginkortasun energetikoa hobetzen du 12 ibilgailu elektrikoen bidez

2018-01-12

Ibilgailu horiek etxerako ospitalizazioari eta zentroen arteko garraioari emango die zerbitzua

Ibilgailu berriek karbono-dioxidoaren emisioa nabarmen gutxitzeaz gain, ESIko garraioaren energia eraginkortasuna ere hobetuko dute

Eskaintzak hautatu eta baloratzeko orduan ibilgailuen erosketarako Eusko Jaurlaritzaren Jasangarritasun energetikorako Batzordeak erabakitako irizpideak aintzat hartu dira

 

Araba ESIk hamar kotxe berri eta bi furgoneta berri ditu ibilgailuentzako, horien bidez, CO2 emisioak murriztuko ditu. Ibilgailu berri horiek etxerako ospitalizazioari eta zentroen arteko garraioari emango die zerbitzua. Arian-arian ESIko ibilgailu guztiak modelo elektronikoen bidez ordezkatuko dira.

Eskaintzak hautatu eta baloratzeko orduan ibilgailuen erosketarako Eusko Jaurlaritzaren Jasangarritasun energetikorako Batzordeak erabakitako irizpideak hartzen dira kontuan, horien bidez, EAEko sektore publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzko 178/2015 Dekretuak xedatutakoaren arabera honako hau ezartzen du:

- Autonomia Erkidegoko sektore publikoak erosten dituen ibilgailuek petroliotik eratorritako erregaiak ez beste energia-iturri batzuk erabili behar izango dituzte.

- Ibilgailuak erosteko orduan, haien bizitza baliagarrian, energiaren eta ingurumenaren gainean sortuko ditzaten eraginak hartu beharko dira kontuan.

 

Ibilgailu elektrikoentzako kargaguneak

Nabarmendu behar da ibilgailu horien karga %100 berriztagarria den energiarekin egiten dela, horretarako, 12 kargagune jarri dira. Karga gauez egingo da eta bateria osorik kargatzeko kostua 1,2€koa izango da. Karga bakoitzeko ibilgailuek 300-400km egingo dute gutxi gorabehera, hau da, zerbitzuak behar bestekoa.

Kontratatutako karga zerbitzuak bi ezaugarri bereizgarri ditu:

Batetik, eskaeraren kudeaketa aktiboaren zerbitzua eskaintzen du, hori dela eta, beharrezko potentzia gutxiagotzen du. Hortaz, konektatzen diren ibilgailu kopuruaren arabera potentzia gorabeheratsua izango da karga iraun bitartean. Hori horrela izanik, ibilgailu guztiak 8:00etarako osorik kargatuta egon beharko dira etxerako ospitalizazio zerbitzuak bere lan egite aldera.

Bestetik, jarritako terminalak 22kWko karga-edukiera du, horren ondorioz, ibilgailua kargatzeko bi ordu beharko dira, gehienez. Beharrezko potentzia behin instalatuta eta premiarik izanez gero, horietako edozein ibilgailu elektriko kargatzeko bi ordu behar izango dira, gehienez.

Terminal guztiek konektore mota bera daukate (menekes) Europa mailan guztietatik hedatuena, hain zuzen ere. Horri esker Osakidetzako beste ibilgailu batzuk kargatu ahal dira basetik kanpo daudenean; horiek horrela, ohikoak baino luzeagoak diren desplazamenduetarako halako ibilgailuak erabiltzea eragiten du.

Ibilgailu elektrikoek partikula kutsatzaileak isurtzen ez dituztenez gero, ingurumenari kalterik ez diote eragiten, horretaz gain, zaratarik atera gabe, hiriko ingurunetan pertsonentzako gehiegizkoa bezain kaltegarria izan daitekeen kutsadura akustikoa ere gutxiagotzen da. Kotxe ekologikoaren kontzeptuak erraztasun eta ixiltasunari esker gidatzeko modu erlaxatuagoa dakar; hori nahikoa ez balitz, energia-kontsumoa gutxitzen da gidatze ekologikoaren eraginkortasuna areagotzen den neurri berean. Hala, ibilgailuek ordenagailu eta guzti daukate, horren bidez, gidariak lortutako eraginkortasun energetikoaren maila unean-uneko jakingo du.

Amaitzeko, ekimen hori Araba ESIk ingurumenarekin hartutako konpromisoarekin bat dator, eta, besteak beste, erakundeko jardueraren ondoriozko eragina ahalik eta gehien gutxitzea du helburu.

 

Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12

5 iruzkin
  • @raquelmonzonWWF
    2018-03-05

    Comentario de Twitter:
    RT @IDAE_eficiencia: Álava sustituirá todos los vehículos de su servicio de salud por modelos eléctricos https://t.co/Fu9FhAYxkI

  • @erl14_ruiz
    2018-02-20

    Comentario de Twitter:
    RT @IDAE_eficiencia: Álava sustituirá todos los vehículos de su servicio de salud por modelos eléctricos https://t.co/Fu9FhAYxkI

  • @de_ingenieros
    2018-02-20

    Comentario de Twitter:
    RT @IDAE_eficiencia: Álava sustituirá todos los vehículos de su servicio de salud por modelos eléctricos https://t.co/Fu9FhAYxkI

  • @tarressolar
    2018-02-20

    Comentario de Twitter:
    RT @IDAE_eficiencia: Álava sustituirá todos los vehículos de su servicio de salud por modelos eléctricos https://t.co/Fu9FhAYxkI

  • @IDAE_eficiencia
    2018-02-20

    Comentario de Twitter:
    Álava sustituirá todos los vehículos de su servicio de salud por modelos eléctricos https://t.co/Fu9FhAYxkI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan