Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Azaroko datuek berresten dutenez, 2010ean Euskadik hautsiko du etorritako turista kopuruaren marka

2010.eko abenduak 21

Hilabete baten faltan, aurten dagoeneko gainditu dira 2009 osoko zifrak eta ia-ia 2007. urteko zifretara iritsi gara, orain artean euskal turismoaren historiaren urterik onena izan dena.

Urtarriletik urrira bitarteko hazkunde metatua 2009koa baino % 12 handiagoa izan da, nola sarreren kopuruari hala ostatu-gauen kopuruari dagokienez.

Nabarmentzekoa da Gasteizek eta Arabak % 24ko eta % 23ko hazkunde jarraitua izan dutela urte osoan zehar, hurrenez hurren.

Aurtengo lehen 11 hilabeteetan Euskadik 2.087.669 turista jaso ditu, eta horrekin dagoeneko gainditu ditu 2009. urte osoko zifrak. Eustatek gaur emandako datuen arabera, ia-ia berdindu ditu 2007ko datu orokorrak, orain artean, 2.093.346 bidaiari-sarrerekin, euskal turismoaren historiaren urterik onena izan dena.

Lehen 11 hilabeteetan, Euskadiko hotel-establezimenduek % +12,3ko hazkunde metatua izan dute joan den urteko lehen 11 hilabeteen aldean. Ostatu-gauen kopuruari dagokionez, halaber, aurtengo hazkunde metatua % +12,1 izan da, joan den urtearen aldean.

Datu horiek guztiek berresten dutenez, 2010 euskal turismoaren historiaren urterik onena izango da.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako estrategia berrien haritik datoz datu bikain horiek. Aurten, turismo-marka berria eta 'Euskadi goza ezazu' 'claim' (lema) berria sortzearekin batera, Euskadi bere indar nagusietako baten gainean kokatzea lortu dugu, emaitza benetan bikainak erdietsita. Gainera, Jaurlaritzak marketin-plan berria onartu du, sustapen-politika berriak landuz eta Euskadiko turismo-produktuak birdefinituz, gure indarra sendotzea ahalbidetu duena. Eta nabarmentzekoak dira, halaber, Euskadi atzerrian sustatzeko Turespañarekin elkarlanean egindako proiektuen emaitza onak.

17 hilabeteko hazkunde jarraitua

Datuen azterketatik zenbait ondorio ateratzen ditugu. Besteak beste, Euskadik 17 hilabeteko hazkunde jarraitua darama, turisten sarrerari dagokionez. Joan den urteko uztailean hasi zen joera-aldaketa hori.

Azken azaroan bakarrik, sarrerak % +4 hazi dira eta ostatu-gauak % +3, hurrenez hurren.

Atzerritarren sarrera nabarmendu da bereziki, 2010ean batez besteko hazkundea % +18,8 izan delako 2009. urtearen aldean.

Lurraldez lurralde, urteko lehen 11 hilabeteetan metatutako datuek honako balantze hau eman digute aditzera: Araban sarrera kopurua % +23,1 hazi da, Bizkaian % +10,8 eta Gipuzkoan % +9,9, hurrenez hurren.

Hiriburuz hiriburu, sarreren hazkunde metatua izugarria izan da Gasteizen: % +24,1; Bilbon, berriz, % +10,9 izan da, eta Donostian % +12,7.

EAEko turismoaren bilakaera 2009. urtean (2008arekin alderatuta)

Hilabetea

Turisten sarrerak

% 09-08

Ostatu-gauak

% 09-08

Urtarrila

100.983

% -15

182.863

% -16

Otsaila

117.488

% -15

201.664

% -19

Martxoa

143.765

% -13

263.829

% -14

Apirila

167.590

% +5

309.181

% +8

Maiatza

182.763

% 0

333.836

% -1

Ekaina

173.675

% -4

322.983

% -2

Uztaila

216.140

% +1

422.064

% +3

Abuztua

225.929

% +2

484.696

% +5

Iraila

191.903

% +2

359.725

% +1

Urria

184.403

% +4

346.564

% +3

Azaroa

154.757

% +4

281.894

% +3

Abendua

132.394

% +5

233.910

% +3

GUZTIZKOA

1.991.790

% -1

3.509.299

% -1

EAEko turismoaren bilakaera 2010. urtean (2009arekin alderatuta)

Hilabetea

Turisten sarrerak

% 10-09

Ostatu-gauak

% 10-09

Urtarrila

112.615

% +12

195.116

% +7

Otsaila

132.087

% +12

235.109

% +17

Martxoa

161.885

% +13

289.054

% +10

Apirila

184.010

% +10

332.265

% +7

Maiatza

202.236

% +11

370.443

% +11

Ekaina

204.796

% +18

382.277  

% +18

Uztaila

241.165

% +12

467.594

% +11

Abuztua

266.069

% +18

560.371  

% +16

Iraila

214.732

% +12

 414.777  

% +15

Urria

206.981

% +12

398.570

% +15

Azaroa

161.093

% +4

289.210

% +3

Abendua

     

  

     

  

GUZTIZKOA

2.087.669  

% +12,3  

3.934.786  

% +12,1  

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 21a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan