Eu

Artolazabal´ek, boluntariotzaren bidez, Secot-ekin zahartze aktiboa sustatzea adostu du

2018.eko urtarrilak 11
  • Lankidetza Teknikorako Seniorren lantalde batean parte hartuko dute entitate laguntzaileek eta erakundeek
  • Helburua: “enplegua duten enpresa eta erakundeek parte hartzea eta pertsonek, erretiroa hartzen duten unean, gizarteko gainerako pertsonei lagunduko dien jarduera berria izatea”.

 

VG 11 01 18          

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Secot, Lankidetza Teknikorako Seniorreko ordezkariek, gaur goizean, zera adostu dute: “boluntariotzaren bidez, erretiroa sustatuko duen lantaldea eratzea, eta, bertan, entitate laguntzaileek eta erakundeek parte hartzea, enplegua duten enpresa eta erakundeek parte hartzeko eta pertsonek, erretiroa hartzen duten unean, gizarteko gainerako pertsonei lagunduko dien jarduera berria izateko”.

 Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan egin den topaketa batean, Beatriz Artolazabalez gainera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Víctor Allende Secotko presidenteak eta Juan Antonio Zarate eskualdeko arduradunak parte hartu dute.

 Hitzorduan, enpresetan erretiroa hartzen duten pertsonek dakartzaten ezagutzak eskaintzen dituzten aukerak aipatu dira, eta gogorarazi da boluntarioak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek duten egitekoa, besteak beste, Gurutze Gorriak edo Caritasek.

 “Jarduera hau ekimen pertsonalez sustatzen dugu. Ongi planifikatutako programa batek jendea, oro har, erretiro aktibo horretan dedikaziorako eta lankidetzarako aukera zabalean orientatuko luke”, esan du Juan Antonio Záratek. Víctor Allenderen iritziz, “jardunbide egokiek sinesgarritasuna ematen digute”.

 Beatriz Artolazabal sailburuak azaldu du Secoten ekimena ”ongi egokitzen dela Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen Boluntariotzako eta Zahartze aktiboko Estrategietara eta, horrenbestez, lankidetzak onurak ekarriko dituela”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Víctor Allende, Juan Antonio Zárate