Berriak Segurtasuna
Eu

Estefania Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuaren eta Juan Ignacio Zoido Barne ministroaren arteko bilera

2018.eko urtarrilak 11

Bilera Gasteizen izan da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilak 11  

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua eta Juan Ignacio Zoido Barne ministroa Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan elkartu dira.Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren buruzagi nagusi berriak kargua hartzeko ekitaldian parte hartzeko eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren egoitza ezagutzeko ministroak Arabako hiriburura egin duen bisitaren barruan antolatu da bilera.

 Topaketa Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediaren bulegoan egin da goizeko lehenengo orduan, eta segurtasunaren bi arduradunek ordu erdiko elkarrizketa izan dute.

 Joan den urteko ekainean Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egindako Segurtasun Batzarraz geroztik Segurtasuneko sailburua eta Barne ministroa elkartzen diren lehenengo aldia da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak