Berriak Osasuna
Eu

Goraka jarraitzen du Euskadin gripe kasuen kopuruak

2018.eko urtarrilak 10

Euskadin gripeari loturik 100.000 biztanletatik 360,02 kasu eman dira. Hortaz, gripe-kasuen kopuruak goraka jarraitzen du, epidemia honekin urteko garai honetan gertatu ohi den bezala. Hala adierazten du Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Sareek – Mediku Jagoleek eta Osakidetzak astero egindako azken txostenak.

Aurtengo lehendabiziko astearen berri ematen duen txostenaren arabera, eraginik handiena izan duen biztanle-taldea 0 eta 4 urte bitarteko haurrena da,  100.000 biztanleetatik 138,6 kasu eman baitira tarte horretan. Denboraldiaren hasieratik gripearen ondorioz 292 pertsona ospitaleratu dituztela jakinarazi da, horietatik 85 larri. Berauen artean, 14 pertsona hil  dira.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideen eta baliabide materialen errefortzuari eusten diote, beren gripe-kontingentziako planean aurreikusten den bezala, era horretan, gripe-kasuen gorakada horrek eragindako laguntza-eskaeraren gehikuntza handiari ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egiteko. Gainera, Larrialdiekin koordinatuz, laguntza maila diferenteen artean egunero gauzaten den etengabeko koordinazioa ere mantentzen da, horren buru, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan kokatutako batzorde espezifiko bat dagoelarik.  

Aldi berean, gripearen berezko sintomak sumatzen dituzten pertsonen kasuan, osasun-baliabideen erabilera arduratsua egin dezaten gomendatzen da, sintomatologiaren arabera, norberaren arazoa artatzeko eta konpontzeko osasun-zerbitzu aproposena zein den baloratuz: familia-medikua, Arreta Iraunkorreko Puntuak (AIP) eta, azken kasuan egoera larritzen bada, ospitaletako larrialdi-zerbitzuak. Era horretan, arreta jasotzeko beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihestuko dira eta, aldi berean, osasun-sistema bera bete ez dadin lagunduko dugu.

Beste behin ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak eskerrona luzatu nahi diete Euskal Osasun Zerbitzua osatzen duten langileei, agertu duten profesionaltasun, ahalegin eta buru-belarri aritzeagatik, bereziki urtero gripeak eragin ohi duen arreta-eskari handiko uneotan.   

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2018.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    Se mantiene el ascenso de la actividad gripal en Euskadi https://t.co/5kwJu91Vyh

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    #Gripea 🤒 Goraka jarraitzen du Euskadin gripe kasuen kopuruak > 100.000 biztanletatik 360,02 kasu eman dira ➕ https://t.co/TxcrRmZX4i